Jaiki Gazte Taldea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Koronabirusaren pandemiagatik anbulatorioetako zerbitzuak egokitu egin behar izan dituztela zabaldu dute Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratutik (ESI), eta horregatik itxi dutela Elgoibarko Etengabeko Arreta Gunea (Urgentziak, 17:00etatik atzerako zerbitzua) eta horregatik ez dela Mendaroko anbulatorioan medikurik izango astean bi egunez.

2020 07 10 june loidi zuazo barakaldoHurrengo denboraldian ere Barakaldoko Zuazo taldean jokatuko du June Loidi jokalari elgoibartarrak, emakumeen eskubaloiko goreneko mailan.

Elgoibarko Udalaren eta herriko ikastetxeetako guraso taldeen arteko elkarlanaren bitartez osatuta dagoen Guraso Formakuntza Taldeak atzeratu egin behar izan ditu ikasturte honetarako antolatuta zeuden adikzioen prebentzio programako saio guztiak koronabirusaren ondorioz.

2020 07 10 eulali moreno ipuin kontalaria elk barrenBizitza erdia darama Eulali Morenok (Elgoibar, 1978) Elgoibartik kanpora. 19 bat urte zituela utzi zuen sorterria, eta ordutik munduan barrena ibili da, esperientziak bizitzen. Asko bidaiatu du, eta bidaia horietan “bizitza zer den” ikasi du. Azken urteotan Balmasedan bizi da. Irakaslea da ofizioz, eta ipuin kontalaria, afizioz. Zorrozako ikastetxe batean ematen ditu eskolak ijitoen gela batean, eta asteburuetan Erdi Aroko azoketan ibiltzen da umeei ipuinak kontatzen.

2020 07 10 a8 autobidea elgoibar panel akustikoak non zubiaElgoibarren AP-8 autobidean pantaila akustikoak jartzeko proiektua uztailaren 24an aterako du Bidegik lizitaziora. Obra esleitzeko hiruzpalau hilabete beharko dituzte, eta ondoren, zortzi hilabeteko epea izango dute obrak amaitzeko.

2020 07 25 santanak bazkariaSanta Ana jairik ez zela izango zabaldu zuen Mendaroko Udalak, baina ekintza sinbolikoren bat antolatzeko aukera baztertu gabe.  Eta horretarako, bigarren bilera bat deitu dute biharko.

2020 07 09 2020 05 06 odol ateraldia olaizaga kiroldegia covid19Elgoibarko Odol Emaileen Elkartek odola ematera joateko deia egin die herritarrei, udan beharra handitzen dela gogoratuta.

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza