BTT edo lur orotako bizikleta zaleentzako ekimena antolatu du Morkaiko mendi taldeak ekainaren 10erako, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko aukera.
Kafe kapsulak jasotzeko 45 edukiontzi jarriko ditu Debabarreneko Mankomunitateak eskualdeko zenbait herritan. Zazpi jarriko dtuzte Elgoibarren eta bi Mendaron.
Festetarako kamiseta sortzeko saioarekin hasiko da bihar, hilak 23, Elgoibarko Udal Ludotekak antolatzen duen Aste Nagusiaren 13. edizioa. Ludotekan eta Kalegoen plazan egingo dituzte ekintzak.
Elgoibarko alkategaien arteko mahai-ingurua antolatu dute biharko, maiatzak 23. Musika Eskolan izango da, eta Garazi Ayesta kazetariak dinamizatuko du mahai-ingurua.
Iazko ildoari jarraituz, UEUk 20 jardunaldi eta topaketa antolatu ditu hainbat eragileekin elkarlanean, euskal gizartearentzat garrantzitsuak diren gaien inguruan hausnartzeko helburuarekin.
Lau bideotan jaso ditugu herritarrek, BARREN bidez, Elgoibarren aurkeztu diren bost alkategaietako lauri eginiko galderak eta haiek emandako erantzunak. (bideoak dauzka)