Jaiki Gazte Taldea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 03 26 hilbukaeraferia13eiElgoibarko Udalak eta Debemenek antolatuta, martxoko azken zapatuko feria egingo dute, eta oraingoan Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak jarriko du txosna. Eguerditik aurrera landaketa tailerra egongo da umeentzat.

2015 03 26 kanaldudealtzolanKanaldude Ipar Euskal Herriko euskarazko web telebista parte hartzailea da, eta Korrikari19-ri jarraipen berezia egin diote. Egunero eskaini dute saio bat, 19:00etan, Korrika dagoen lekutik. Astelehenean Elgoibatik pasa zen Korrika ordu horretan, eta Elgoibarri eskainitako saio berezia eskaini zuten zuzenean, Altzola auzotik. Sarean dago ikusgai ordu erdiko saioa. (bideoa dauka)

2015 03 18 urpekojardurbiziIaz hasitako bidetik, urpeko ekintza eta irudi jardunaldiak antolatu ditu bigarren urtez jarraian Elgoibarko Ur-bizi urpekarien elkarteak. Hainbat ekintza antolatu dituzte martxoaren 27tik 29ra bitartean Olaizaga kiroldegian egingo diren jardunaldietarako. Aurten, gainera, 25 urte bete ditu elkarteak.

2015 03 25 lizarpeaurkezpenaLizarpe Mendi Kluba sortu zuten Mendaron 2014. urte amaieran, eta haren barruan Lizarpe mendi lasterketetarako taldea. Atzo aurkeztu zuten taldea Elgoibarren. Txarriduna hotelak babestu du taldea, eta hotelaren atarian atera zuten talde argazkia kirolariek. 

2015 03 25 otegiinternationaldeclarationEuropako Legebiltzarreko Basque Friendship taldeak sustatuta, Arnaldo Otegi askatu, euskal presoak etxera izeneko nazioarteko adierazpena aurkeztu zuten, atzo (martxoak 24), Bruselan. Nazioartean ezagunak diren 24 pertsonak sinatu dute Euskal Herriko gatazkaren konponbidea bultzatzeko agiria. 

2015 03 18 antzerkiforumbaketikDonostia 2016 Kultur Hiriburutzaren eta Baketik Fundazioaren eskutik iritsiko da Elgoibarrera Antzerki-foruma: Eta hik zer? izeneko proiektu ibiltaria. Egitasmoaren bidez, elkarbizitza hobea sustatu eta gizartea eraldatzea bultzatu nahi dute. Inazio Bereziartua Musika Eskolan eskainiko dute saio bat gaur (martxoak 25), 18:30ean. Lekuak mugatuak direnez, joan nahi duenak izena eman beharko du aurrez.

Euriari aurre eginez, ehunka lagunek egin zioten ongi-etorria Korrikari, euskararen aldeko lasterketari, Elgoibarren eta Mendaron. (bideoa eta argazki bilduma dauzka)

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza