Jaiki Gazte Taldea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 04 28 eskubaloiegunaplazanSanlo kirol-taldeko arduradunek jakinarazi dutenez, ekainaren 20an egingo dute hirugarren Eskubaloi Eguna, denboraldi amaierako Sanlo Festarekin batera.

2015 06 12 istripuadebakalean109:00ak aldera gertatu da istripua Debarako bidean, gasolindegira orduko, eskubitara dauden garaje batzuen parean. Garaje aurrean maniobretan ari zen auto batek bertako langile bat harrapatu du, eta han inguruan zeudenek deitu dute Udaltzaingora abisua emanez.

2015 06 11 imhsariakHeziketa zikloetako diplomak banatu dituzte, gaur arratsaldean, IMHn, eta ekitaldi hori bera baliatu dute 2015eko IMH sariak banatzeko. Lau sari banatu dituzte, eta horrez gain, bi aipamen berezi egin dituzte. (argazkiak dauzka)

2015 06 11 errigorakontserbakElgoibarko Errigora taldeko kideek jakinarazi dutenez, Elgoibarko eta Mendaroko 70 etxetara iritsi dira aste honetan Nafarroako hegoaldeko kontserba loteak. Guztira, 2.320 kontserba poto eskatu dituzte elgoibartarrek eta mendaroarrek. 

2015 06 10 udalbatza2011Maiatzaren 24ko hauteskundeen ondoren, Udal Gobernua osatzeko pleno bereziak egingo dituzte zapatuan, ekainaren 13an, Elgoibarren eta Mendaron.

2015 06 10 ramongarciatxirrindularia

Ramon Garcia Gobike taldeko txirrindulari elgoibartarrak master mailako Euskadiko erlojupeko proban parte hartu du, eta hirugarren postuan sailkatu da Master 30 kategorian.

2015 06 10 mintxetakoigerilekuabonba2013Datorren zapatuan, hilaren 13an, hasiko da bainu denboraldia Mintxetako igerilekuetan. Irailaren 6ra arte egongo dira zabalik.

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza