Jaiki Gazte Taldea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 04 14 pintxolehiamendaroirabazleak2014Mendaroko Udalak pintxo lehiaketa antolatu du, laugarren urtez. Hala, zapatuan eta domekan herriko zortzi tabernarik espresuki lehiaketarako aurkeztutako pintxoak dastatzeko aukera izango da. Era berean, merkataritza suspertzeko kanpaina jarri du abian Udalak.

2015 04 12 jokinmuozpodiumsoriaEspainiako duatloi txapelketa jokatu zuten asteburuan Sorian, sprint eta distantzia motzeko modalitateetan. Jokin Muñoz mendaroarrak distantzia motzeko proban hartu zuen parte, 25-29 urte artekoen mailan, eta bigarren postuan sailkatu zen.

2015 04 15 suaotxourtian2Sallobente-Ermuaran bailaran dagoen Otsourteaga baserriko lursailean piztu da sua goizaldean, eta 9:00ak inguruan lortu dute suhiltzaileek sua kontrolatzea.

2015 04 14 autoakharrapatuAtzo iluntzean gertatu zen ezbeharra, 20:10ak aldera, Guass pareko biribilgunetik Urazandirako bidean. Auto batek 83 urteko emakumea harrapatu zuen, eta Mendaroko ospitalera eraman zuten andrea, zaurituta. Ertzaintzak jakinarazi du, baina, goizaldera hil dela. Gertatutakoa ikertzen ari dira.

2015 04 14 atxutxiudakotxokoakUda sasoirako prestatu duten eskaintza aurkeztu du Elgoibarko Izarrako Atxutxiamaika aisialdi taldeak. Dagoeneko zabalik dago izenemate epea.

2015 04 14 aurreskutasoinuzahar2014Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketaren kanporaketa jokatuko dute Elgoibarren, datorren asteburuan, apirilaren 18an eta 19an. 59 dantzarik parte hartuko dute, tartean Elgoibarko Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskolako bederatzi dantzarik.

Eguzkiak berotu egin zuen atzo eta korrikalariek ere igarri zuten. 243 lagunek lortu zuten proba amaitzea, eta horien artetik, Aitor Osa itziartarra eta Maite Maiora gailendu ziren. (argazkiak eta bideoa dauzka)

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza