Jaiki Gazte Taldea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 04 19 josteegunamendaro1Herriko koadrila biren ekimenez, oihalak margotzeko batu ziren zapatuan Mendaron zortzi bat koadrila, ehun lagun inguru. Zapatuan, hilaren 25ean, egingo duten Joste Egunaren atarikoa izan zen. Egun osoko egitaraua antolatu dute zapaturako (argazkiak eta egitaraua dauzka)

2015 04 20 gourmetgaztalehiaketaSalon Gourmets Klubaren 2015eko nazioarteko aretoa egin zuten Madrilen apirilaren 13tik 16ra. Europan kalitateko gastronomiaren sektoreak duen erreferentziako ekitaldia da eta 30.000 produktutik gora aurkeztu dira aurten. Aretoaren barruan, Gourmetquesos gazta lehiaketa egin zuten eta Mausitxako gaztak urrezko domina jaso zuen ardi gazta onduen mailan.

2015 04 17 eskaileramekerrotaberriElgoibarko Udaleko Hirigintza Sailetik jakinarazi dutenez, gaurtik aurrera 24 orduz izango dira martxan Elgoibarko eskailera mekanikoak eta igogailu publikoak. 

2015 04 17 josejulianmarquez2Jose Julian Marquez elgoibartarrak historiaurreko erremintei buruzko erakusketa inauguratuko du bihar (apirilak 18), Kultur Etxean. Aspaldi hasi zen historiaurreko erremintak eskuz egiten, eta iaz jarri zituen ikusgai estreinakoz. Erakusketak harrera "oso ona" izan zuela adierazi du, eta horrek bultzatu du bigarren edizio hau antolatzera. "Bi mila lagun inguru etorri ziren erakusketa bisitatzera, eta hori izugarria da Elgoibar moduko herri baterako", esan du.

2015 01 25 mugertzamedhinNazioarteko Atletismo Federazioak (IAAF) kros lasterketen egutegian sartu du aurten estreinakoz Elgoibarko Juan Mugertza Nazioarteko Krosa, eta 2015-2016 denboraldian ere eutsi egin dio IAAF kategoriari. Alegia, Elgoibarkoa munduko 11 krosik onenen artean dago.

2015 04 16 sofiavazquezaurkGaur eguerdian aurkeztu du Elgoibarko Alderdi Popularrak Udal Hauteskundeetarako alkategaia: Sofia Vazquez. Donostian jaioa da, irunen bizi da, 39 urte ditu eta azken bost urteotan dihardu politikagintzan. Honenbestez, alderdi nagusiek dagoeneko aurkeztu dituzte Elgoibarko udalbatza berria osatzeko hautagaiak.

2015 04 16 lidiadelorenzoflamenkoaSevillan ospatzen duten Apirileko Feria jaialdi entzutetsura jauzi egiteko aukera emango du Txarridunak antolatu duen flamenko jaialdiak. Kontzertuak eta flamenko ikastaroak uztartuko dituen egitaraua prestatu dute, gaurtik zapatura bitartean. 

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza