Jaiki Gazte Taldea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 01 29 elgoibarerretzaharggipToletxe, Usetxe, Artetxe, Etxezuri... izen ezagunak dira elgoibartarrontzat, herriko toki eta kaleak izendatzen dituztelako. Beharbada gazteenek jakingo ez duten arren, orain kalea den lekuan hainbat baserri zeuden lehen. Lehenago aipaturiko horiek, esaterako, horixe ziren, orain kalea den lekuan zeuden baserriak. Asko aldatu da Elgoibar garai batetik hona. “Guztiz aldatuta dago herria. Oso auto gutxi zegoen orduan Elgoibarren”, diote Muguruza ahizpek, Agurnek eta Natik, ahotsak.com atarian jasotako grabazioan. (bideoa dauka)

2015 01 28 facebookorriabarreneusBARRENen webgunea (barren.eus) berritu genuen abenduan, eta orain Facebooken, profil pertsonala izatetik orrialde izatera pasatu gara. Orain arte lagun izan zaretenok animatu nahi zaituztegu barren.eus orrialdearen jarraitzaile izatera www.facebook.com/barren.eus orrialdean Atsegin Dut aukera klikatuz. 

2015 01 28 etxeginaeskean2014Otsailaren 7an irtengo dira Elgoibarren Etxegiña taldekoak kopla kantura, eta egun berean irtengo dira Mendaron ere eskera. Santa eskera orduko, baina, bi entsegu egingo dituzte Etxegiñakoek: otsailaren 3an eta 5ean, 20:00etan, Kultur Etxeko sotoan. Nahi duen orok parte hartu dezake.

2015 01 28 bankoasanloBankoa Elgoibar eskubaloi taldeak Gipuzkoako Txapelketa irabazi du kadete mailan, eta honenbestez, Euskal Ligarako igoera fasea jokatzeko sailkatzea lortu dute. Zaleen aurrean jokatuko dute igoera fasea, datorren asteburuan, Olaizaga kiroldegian. Bidasoa, Urdaibai eta Saieko taldeak izango dituzte aurkari.

Elgoibarko euskarazko ondarea gizarteratzeko egitasmoak edota euskarriak proposatzea izan da Gotzon Garate bekaren bigarren deialdiaren ikerketa esparrua, eta Tokiko Gobernu Batzarrak 2014ko abenduaren 22an egindako bileran onartu zuen Gotzon Barandiaran larrabetzuarrari esleitzea.

2015 01 22 inbertsioprokingkongzubiaUrazandi auzoa eta herrigunea batzen dituen King-Kong zubia berritzeko lanak hasiko ditu Elgoibarko Udalak astelehenean, otsailaren 2an. Zubiko bi zatitan dauden koskak kenduko dituzte. Obrek irauten duten bitartean erabat itxita egongo da zubia. 

2015 01 24 libreegunaargazkiaElkartasunetik konpromisora lelopean Libre Eguna egin zuten zapatuan Elgoibarren. Azken hilabeteotan Espainiako Auzitegi Nazionalean abiatu dituzten Makroepaiketa salatzeko antolatu zuten Libre Eguna epaiketa politikoen aurkako mugimenduarekin bat egin duten zenbait elgoibartarrek. (argazkiak dauzka)

Argazki Lehiaketa 2021

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza