Jaiki Gazte Taldea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 04 27 eskualdemapaGipuzkoako Foru Aldundiak 20 milioi euro bideratuko ditu lurraldeko eskualdeetan herritarrek gauzatu nahi dituzten proiektuetara. Eskualde bakoitzeko biztanleek dirua zertan eta nola inbertitu nahi duten esateko aukera izango dute, eta eskualde bakoitzak, tartean Debabarrenak, bi milioi euro izango ditu datozen lau urteetan inbertitzeko. Elgoibarren martitzenean (apirilak 28) egingo dute herritarren ekarpenak jasotzeko tailerra.

Oihalak eta orratzak eskuetan, Joste Eguna egiten ari dira herri askotan gaur, eta Elgoibarren eta Mendaron ere ekintzaz josita antolatu dute erabakitzeko eskubidearen aldeko jaia. Ekainaren 21etakoa izango da ekimenaren egun handia. Oihal erraldoia osatzen dihardute kide eta herritarrak egun horretarako. (argazki bilduma eta bideoa dauzka)

2015 04 24 elkeloeffler2Zerbitzu publikoen eskaintza hobetzen aditua eta aritua da Elke Löeffler alemaniarra. Herritarren parte-hartze prozesuak sustatzen eta funtzionarioak trebatzen eman ditu azken hamabost urteak, eta Elgoibarko EAJk gonbidatuta etorri da Elgoibarrera. Udaleko zenbait teknikarirekin batu da gaur, euren lana bertatik bertara ezagutzeko.

Herri Eskolako arduradunek Euskal Eskola Publikoaren jairako kanta eta bideoklipa aurkeztu dituzte gaur goizean Donostiako Kutxaespazio zientzia museoan. Jaku-jata lelopean osatu dute kanta. Iban Urizar musikari elgoibartarrak konposatu du abestia, eta hitzak Mikel Olaizola elgoibartarrak egin ditu. Abeslari eta musikari ezagun askok hartu dute parte abestian. (argazkiak eta bideoa dauzka)

2015 04 23 pizzatailerra2014 09Asteburu bete-betea izango da datorrena Elgoibarren. Joste eguna eta Jose Gurrutxaga krosaz gainera, hileko azken zapatuko feria egingo da. Hil honetan Elgoibarko Lagun elkarteak kudeatuko du txosna. Era berean, bertako produktuekin egindako pizzak egiten ikasiko dute umeek pizza tailerrean.

2015 04 22 menditxokopintxoirabazleaEpaimaharen Saria ez ezik, herritarrena ere irabazi du Menditxo tabernak Mendaroko pintxo lehiaketara aurkeztu zuen pintxoak.

Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea elkartean urteko batzar nagusia egin zuten atzo. 2014ko memoria aurkeztu zuten lehenik, eta erretratu errepaso baten ostean aurtengorako zereginak aurkeztu zituzten Kultur Etxean egindako batzarrean.

2015 04 22 EIren batzar nagusia

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza