Jaiki Gazte Taldea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 04 29 eajekitaldiaMaiatzaren 24an egingo diren hauteskundeak tarteko, Zatoz Elgoibarko plazara izeneko ekitaldi politikoa antolatu du Elgoibarko EAJ alderdiak. Jeltzaleen alkategai Ane Beitiak, Elgoibarko Udala kudeatzeko aurkezten duten lantaldea aurkeztu du jendaurrean (goiko argazkian), kafe baten bueltan antolatutako ekitaldian. (argazkiak dauzka)

2015 04 29 hauteskundemarrazkiaElgoibarren egin zuten moduan, Mendaroko Udalak 2015eko maiatzaren 24an egingo diren Udal-hauteskundeetarako eta Batzar Nagusietarako hauteskunde-mahaiak osatzeko zozketako emaitzen berri eman du.

2015 04 28 enpresaindustriallehiaaurkTKgune Fabrikazioa Berrikuntza eta Teknologia Transferentziazko Sarea osatzen duten Lanbide Heziketako Ikastetxeek, tartean IMHk, TKgune Gazteentzako Enpresa Industrialen Ideia Lehiaketaren bigarren edizioa antolatu dute (Asier Lizarralde elgoibartarrak irabazi zuen iaz estreinako edizioa). Proposamenak aurkezteko epea ekainaren 15ean amaituko da.

2015 04 28 eskubaloiegunaplazanSanlo eskubaloi kirol-taldeak jakinarazi duenez, bertan behera geratu da maiatzaren 1ean egitekoak ziren Eskubaloi Eguna eguraldiaren ondorioz.

2015 04 26 maitemaioralostajosEuskadikoa irabazi ostean, Fedmek (Espainiako Mendi Federazioa) antolatutako Espainiako mendi lasterketen txapelketa irabazi du Maite Maiorak, Malagan jokatutako proban. Hiru aste barru jokatuko den Zegama Aizkorri mendi maratoirako sasoi betean dagoela erakutsi du Mendaroko antxitxikariak.

2015 04 26 josegurrutxagakrosaEuritsua esnatu zen domeka goiza Elgoibarren, baina Jose Gurrutxaga krosean aurreikusita zeuden 13 lasterketak arazorik gabe egin ahal izan zituzten parte hartu zuten ian 700 lagunek. Gero bai, lasterketak amaitu ostean, demaseko ekaitza bota zuen. (argazki bilduma eta sailkapenak dauzka)

2015 04 27 hautezkundemahaiak2015eko maiatzaren 24an egingo diren Udal-hauteskundeetarako eta Batzar Nagusietarako hauteskunde-mahaiak osatzeko zozketa publikoa egin dute, gaur arratsaldean, Elgoibarkio udaletxean ospatu den ezhoiko batzarrean. 

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza