Jaiki Gazte Taldea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 05 04 hitzarmenaudalaikastetxeakAurreko urteetan bezala, 2015ean hitzarmen bateratuak sinatu ditu Elgoibarko Udalak herriko eskolekin (Elgoibar Ikastola, Herri Eskola, Institutua eta Meka). Hitzarmenean jasota dagoenez, Udalak 29.431,51 euroko diru-laguntza emango die ikastetxeei 14/15 ikasturtean hainbat proiektu eta egitasmo finantzatzeko.

2015 05 04 herriurratsAtxik Ziburuko ikastola! leloarekin, Iparraldeko ikastolen aldeko jaia, Herri Urrats, ospatuko da Senperen maiatzaren 10ean. Bertara joateko autobusa antolatu du Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak, Elgoibarko Udalaren laguntzarekin. Maiatzaren 7a izango da izena emateko azken eguna.

2015 04 28 ahotsakgernikakobonbardeaketahegazkina1937ko apirilaren 26an –joan den domekan bete ziren 78 urte- Gernika-Lumoko hiribildua bonbardatu zuen Francoren aliatua zen Alemaniako Condor legioak. Ehundaka herritar hil eta zauritu ziren arratsaldeko laurak aldera hasi ziren erasoetan. Une latz haiek bizi izan zituztenen makina bat lekukotasun jasoak dituzte ahotsak.com egitasmoan. Horien artean daude, besteak beste, Felix Etxeberria eta Miren Vallejo elgoibartarren lekukotasunak. (bideoak dauzka)

2015 04 30 labprentsaurrekoamaiatzak1Maiatzak 1 da bihar, Langileen Nazioarteko Eguna, eta urtero legez, manifestazioa antolatu du eskualdeko LAB sindikatuak, langileen eskubideen alde. 12:00etan izango da manifestazioa, Eibarren, Untzagan hasita, eta ondorenerako ekitaldi politikoa eta herri bazkaria antolatu dituzte.

2015 04 29 aizkora2013kiroldegianEusko Label banakako aizkora txapelketako urrezko mailako kanporaketa jokatuko dute zapatuan (maiatzak 2) Elgoibarren. Jose Mari Olasagasti (Igeldo), Ugaitz Mugertza II (Mutriku), Donato Larretxea (Bera) eta Ander Erasun (Aurtitz) aizkolariek jardungo dute lehian.

2015 04 28 euskoskillsimhaitorzabalaMaiatzaren 5etik 9ra bitartean jokatuko dira Lanbide Heziketako Skills olinpiadak, Madrilen. Lanbide Heziketako selekzioa lehiatuko da han, eta Elgoibarko Lanbide Heziketako bi ikastetxeetako ikasle bana ere izango dira tartean: Jon Lapeira IMHkoa eta Eneko Alkorta Mekakoa.

2015 04 29 nepaldarrakelgDebabarrenan bizi diren zenbait nepaldar Kalegoen plazan egongo dira bihar, 10:00etatik 20:00etara, Nepalen gertatu den lurrikarak kaltetutako lagunentzako laguntza batzen. Era berean, apaingarriak eta osagarriak egiten dituzten Xarlem Kreazioak-eko kideek nepaldarrei laguntzeko kartera solidarioak prestatzen ari direla jakinarazi dute.

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza