Jaiki Gazte Taldea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 05 21 txomikmakpirritxTxo Mikmak Txikia ikuskizuna eskainiko dute Pirritx, Porrotx eta Marimots pailazoek Mendaroko Ikastolako jolastokian, barixaku honetan, hilaren 22an.

2015 05 21 pselarrosakbanatzenUdal eta Foru Hauteskunde kanpainaren barruan, PSE-EEko hautagaiak larrosak banatzen aritu dira gaur goizean Elgoibarko kaleetan.

2015 05 21 anebeitiaelkdigitalaEAJ-PNVren Elgoibarko Udalerako alkategai Ane Beitiak herritarren galderak erantzungo ditu ordubetez, 12:00etatik 13:00etara bitartean. Hala erre, aurrez ere baduzue zuen galderak bidaltzeko aukera, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera.

2015 5 20 JoseLuisHerritarren galderei erantzuten ari da Jose Luis Ibarzabal Elgoibarko EHbilduren alkategaia. Aurrekoek izan duten bezala, ordubeteko tartea izango du zuen galderei erantzuteko. Hemen bertan egin ditzakezue zuen galderak, iruzkinen atalean.

2015 05 20 launazioentorneoaaurkezpenamahaianEskubaloiko emakumezkoen euskal selekzioak VIII. Emakumezkoen Lau Nazioen Torneoa jokatuko du, ekainaren 6an eta 7an, Elgoibarko IMH kiroldegian. Hortaz, kiroldegi berriaren inaugurazioa izango da. Galizia, Katalunia eta Valentziako selekzioekin neurtuko dituzte indarrak jokalari euskaldunek. Partida hau jokatzeko Oihane Gomez atezain elgoibartarra deitu du Euskadiko hautatzaile Imanol Alvarezek.

2015 05 19 markelolanoekitaldiaplazan2EAJ-PNVren Gipuzkoako Diputatu Nagusigai Markel Olano Elgoibarren izan zen atzo, Udal eta Foru Hauteskundeetarako kanpaina barruko ekitaldian. Herriko zenbait gune esanguratsura bisita egin zuen Olanok eta udalerri orekatu baterako ardatzak zein diren azaldu zituen. 

2015 05 19 ehbildurenekitaldipolibartzabalElgoibarko EH Bilduko hautagaiez gainera, Lohitzune Txarola Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakariak, Garazi Mugertza Deba-Urola barrutiko hautagaiak eta Pello Urizar EH Bilduko legebiltzarkideak hartu zuten parte atzo (maiatzak 19), Elgoibarko udaletxeko arkupeetan, egin zuten ekitaldi politikoan.

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza