Jaiki Gazte Taldea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 02 26 idiprobakaurkezpena1BBK Sarian puntuaziorik onena lortu duten hiru idi-parek jokatuko dute zapatuan (otsailak 28) Euskadiko txapelketako finala, Sigmako probalekuan. Gaur aurkeztu dute finala Elgoibarko udaletxean.

2015 02 25 gatzatutailerraOtsaileko azken zapatuko ferian Elgoibarko baserrietako produktuak jarriko dituzte salgai kalebarren plazan, eta horrez gain, gatzatua egiten ikasteko aukera izango da.

2015 02 25 autobusakingkongDomekatik, martxoaren 1etik aurrera, Lurraldebusek eskualderako eta Gipuzkoarako diseinatutako autobus zerbitzu berria jarriko du martxan. Debabarrenan hamabi linea arrunt eta gaueko bi daude, eta Mendaroko Ospitalerako konexioak hobetu egin dituztela jakinarazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak.

2015 02 22 larizkaroloolasagastiKarolo Bandres memoriala jokatu zuten asteburuan Izaba eta Belagua inguruetan. Zapatuan kronoigoera proba jokatu zuten, eta domekan berriz, bakarkako distantzia luzeko proba, bietan Euskal Herriko txapelak jokoan zirela. Gizonezkoen mailan Iñigo Lariz elgoibartarra gailendu zen bi probetan. (bideoa dauka)

2015 02 25 etazuzerbaketikEta hik zer izeneko antzerki-forumarekin amaituko dira gaur udalak eta Baketik fundazioak antolatu dituzten bizikidetzari buruzko jardunaldiak. Egungo testuinguru sozial eta politikoan elkarbizitza eta adiskidetzea sustatu asmoz sortu dute Antzerki-foruma, eta hiru galderen inguruan hausnartzeko aukera eskainiko du ekitaldiak: zer gertatu da eta zergatik? Zer egin dezakegu orain? zer egin dezakegu etorkizunean errepika ez dadin? 

2015 02 25 maricarmen100urtetartaOspakizun eguna izan zen joan den otsailaren 13a Santa Klarako mojen komentuan, Mari Carmen Agirre lekaimeak 100 urte bete zituen-eta. Familiaz eta lagunez inguratuta ospatu zuen urtebetetze eguna eta Elgoibarko Udalak ere egin zion omenaldia 100 urtera ailegatu izanagatik.

2015 02 23 eajolano2Debabarreneko EAJk ekonomiari buruzko jardunaldia egin zuen zapatuan Elgoibarren. Jeltzaleen Gipuzkoako Diputatu Nagusigai Markel Olanok, besteak beste, Gipuzkoako industria sektorea laguntzeko beharraz berba egin zuen, eta agintea lortuz gero, konpromisoa hartu zuen enpresei laguntzeko urtero 50 milioi euroko programa berezia egiteko.

Argazki Lehiaketa 2021

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza