Jaiki Gazte Taldea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Sokamuturrerako afizio handia dago Elgoibarren, eta, aurtengo sanbartolomeetan ere, jendetza ibili da zezen eta bigantxen aurrean herriko kaleeta gora eta behera. Hona hiru sokamuturretako laburpen bideoa.

Feria eguna izaten da hileko azken larunbata Elgoibarren, eta San Bartolome jaietan egonik, feria berezia da gaurkoa. Lehiaketek hartu dute tarte handia ferian. Izan ere, Limusin arrazako lehiaketarako ahalik eta dotoreen prestatu dituzte abeltzainek ganaduak eta ikusgai izan dira. Bestalde, gazta eta sagardo lehiaketara aurkeztutako jan-edanak, epaileek ez ezik herritarrek ere probatu ahal izan dituzte, baita sagardoarekin batera txorizoa ere. Hori guztia, noski, musikaz lagunduta. Trikitilariak eta kale-kantariak ibili dira herriko kaleetan.

Gazteek aitzakia gutxi behar due festarako, eta are gutxiago euri eskainitako egunean. Sanbartolomeetako Gazteen eguna ospatzen dihardugu gaur Elgoibarren, jaien bigarren asteburuan. Baserritarren eguna izango da bihar eta domekan amaituko dira aurtengo jaiak, erretiratuei eta umeei eskainitako egunarekin. (argazki bilduma dauka)

Sokamuturrarekin hasi dira gaur sanbartolomeetako egun handiko ospakizunak. Kamiseta zuriak ardoz eginda dabiltza dagoeneko koadrila asko kalean, eta Mausitxa txarangakoak, gaurko protagonista nagusiak, hasi dira eguna musikaz girotzen. Eguraldia lagun, egun handia izateko osagai guztiak ditu gaurko egunak. (bideoa eta argazki bilduma dauzka)

San Bartolome Egunean goizean goizetik izan da musika herriko kaleetan: Iruñeko eta Guardiako dultzaineroak, Udal Txistulari Banda eta Udal Musika Banda. Zaindariaren omenezko prozesio eta mezaren ondoren, berriz, sokadantza egin dute Haritz Dantzari taldekoek –mezatan ere ezpatadantza eskaini dute–. Jende ugari elkartu da dantzak ikustera, baita ondoren Udal Musika Bandak eskaini duen kontzertura ere.

 

Lehertu da festa Elgoibarren. Herri Eskolako Kalamua guraso elkartekoek izan dute aurten txupinazoa botatzeko ohorea.

Gazteen Egunean egingo duten ginkana jokorako Deba ibaia garbitzen jardun dute gaur goiz osoz herriko hainbat gaztek. Gabaz taberna paretik ia Andikaora arteko ibai zatia garbitu dute, bi taldetan banatuta. Ordu honetatik aurrera hainbat ekintza egingo dituzte, herri bazkaria eta bazkalosteko jolasak. Bazkal aurretxoan, gainera, erakusketa zabalduko dute, azken urteotako ibai garbitzeetan egindako argazkiekin.

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza