Jaiki Gazte Taldea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 03 03 growingshootskartela

 

Funky-Rock kluba, Flamenko-jazz kluba, arte plastiko zein eszenikoak, musika eta dantzarekin zerikusia duten ikastaroak eta zuzeneko musika emanaldiak antolatuko ditu Gabaz tabernak aurrerantzean.  Alegia, askotariko adierazpen artistikoen gune bihurtu nahi dute. Barixaku honetan aurkeztuko dute egitasmoa eta Growing Shoots taldeak (ondoko irudian) zuzeneko emanaldia eskainiko du.

2015 03 05 lhjardunaldiak0Lanbide Heziketa eta oro har industriaren mundua ezagutarazteko jardunaldiak antolatu ditu Elgoibarko Udalak, seigarrengoz, Ojmar enpresarekin, Manahmanarekin, IMHrekin eta MEKA Lanbide Eskolarekin elkarlanean. Gaur, hilak 5, hasiko dira jardunaldiak, Batxilergoko 1. eta 2. mailetako ikasleei eta gurasoei zuzendutako hitzaldi batekin.

2015 03 05 bigboytaldeaSinuosek antolatuta, Big Boy taldeak kontzertua eskainiko du barixakuan (martxoak 6) Elgoibarko Kultur Etxeko sotoan. Big Boy taldea Zumaiako sei lagunek osatzen dute, eta haize instrumentuak, kitarra, baxua, organua eta bateria erabiltzen dituzte musika sortzeko. (bideoa dauka)

2015 03 04 pianistakandoianJoan zen azteburuan egin zuten Andoainen azken urteotan ospe handia hartu duen Seiasle piano-jaialdia, Euskal Herrian erreferente izatea lortu duten jaialdia, eta Elgoibarko Inazio Bereziartua musika eskolako ikasle eta irakasleek ere hartu zuten parte jaialdian.

2015 03 04 istripuasigmanlpGoizeko 7:55ak inguruan gertatu da istripua Sigmako zubiaren irteeran. Elgoibarko institutura Mendaroko ikasleak zeramatzan autobus batek eta auto batek aurrez aurre jo dute elkar eta harrapatuta geratu da auto-gidaria, 25 urteko eibartarra. Suhiltzaileek askatu behar izan dute ibilgailu barrutik, eta 8:45ak inguran eraman dute anbulantzian Mendaroko ospitalera. Autobusean zihoazen lau ikasle ere eraman dituzte Mendaroko Ospitalera.

2015 03 03 maitefrankoipuinkEgitarau oparoa antolatu dute Elgoibarren Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira. Hasteko, gaur (martxoak 3), Maite Franco ipuin-kontalaria etorriko da Gotzon Garate Udal Liburutegira, Filomena musugorri errege eta beste ipuin batzuk saioa eskaintzera. 

2015 02 28 ididemakelgoibar.eusEuskal Herriko idi-proba txapelketaren finala jokatu zuten zapatuan, Sigmako probalekuan. Hiru idi-pare aritu ziren lehian eta Orioko Iñaki Olidenen idiek irabazi zuten dema, 54 plaza eginda. 250 ikusle inguru batu ziren probalekuan.

Argazki Lehiaketa 2021

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza