Jaiki Gazte Taldea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 03 12 laguntzajustuagoakppLaguntza Justuagoak izeneko herri ekimeneko kideak sinadurak biltzen arituko dira Elgoibarren, azoka eguna dela probestuz. Gizarte laguntzak mugatzeko 30.000 sinadura lortu nahi dituzte plataformako kideek eta diru sarrerak bermatzeko errenta dute jomugan: baldintzak estutu nahi dituzte, laguntza hori herritar gutxiagok jasotzeko. Elgoibarko PPk bat egin du ekimenarekin eta Alderdi Popularreko zinegotzi Javier Nuñezek herritarrak animatu nahi ditu sinadurak ematera joan daitezen.

2015 03 11 sanrokekoaldapaTrenbide kaletik Olaizaga kiroldegira joateko bidegurutzera arteko zatia berriro urbanizatzeko lanak datorren astean hasiko dituztela jakinarazi du Elgoibarko Udalak. Honakoa ez da Elgoibarren martxan dagoen obra bakarra, Andonegi etxetik King-kong-eko autobus geltokira arteko bidea urbanizatzeko lanak ere hasita daude-eta.

2015 03 10 abianaurkezpenaAbian, Debabarreneko II. Lanbide Heziketa Azoka martxoaren 11, 12 eta 13an egingo da Eibarren. Eskualdeko Lanbide Heziketako ikastetxeek, -IMH eta Meka Lanbide Eskola, tartean- eta Debegesa Garapen Agentziak antolatu dute elkarlanean. Helburu bikoitza du azokak. Batetik, eskualdeko ikasketa eskaintza zabala aurkeztea eta, bestetik, Lanbide Heziketa lan merkatuaren beharrizanei ondoen egokitutako ikasketa gisa nabarmentzea, Lanbide Heziketaren eta enpleguaren arteko lotura erakustea, alegia. 

2015 03 08 zuhaitzegunamorkaikosargoateiturriaMorkaiko mendi taldeak Zuhaitz Eguna egin zuen domekan, Ilbera zela aprobetxatuz. Ehun bat ume eta nagusi aritu ziren zuhaitzak landatzen Sargoaten. Pagoak, gorostiak, urkiak eta urritzak landatu zituzten. (argazkiak dauzka)

2015 03 09 alendineztransgrancanariastarterMunduko ultra-trail zirkuituko estreinako proba jokatu dute, joan den asteburuan, Kanaria Handian: Transgrancanaria. Bost distantziatan banatuta aritu ziren antxitxika 70 herrialdetako 3.000 lasterkari: - 125 km - 83 km - 42 km - 32 km - 17 km. Ainhoa Lendinez elgoibartarrak 32 kilometroko proban, Starter deiturikoan, hartu zuen parte eta bera izan zen azkarrena emakumezkoetan.

Elgoibarko Emakumeen Kontseiluak deituta, hainbat herritar batu ziren atzo, -Emakumearen Nazioarteko Egunean-, Kalegoen plazan egin zuten elkarretaratzean. Elgoibarko Udalak adostutako adierazpen instituzionala irakurri zuen Bittori Zabalak eta Beinke bertso-eskolako ikasleen laguntzaz pare bat bertso abestu zituzten plazan batutakoek. (bideoa eta argazkiak dauzka)

2015 03 06 sustraiakordeitaldea

 

Emakumeen Nazioarteko Eguna da martxoaren 8a, domeka, eta horren harira hainbat ekimen antolatu dituzte Elgoibarren eta Mendaron. Era berean, udalean ordezkaritza duten hiru alderdik (EAJ, EHBildu eta PSE-EE), adostutako adierazpen instituzionala plazaratu du Elgoibarko Udalak.

Argazki Lehiaketa 2021

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza