Jaiki Gazte Taldea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 01 19 javiernuppElgoibarko Udalbatzarraren Osoko Bilkurak 2015eko Udal aurrekontuei buruzko udalbatzarra egingo du eguenean (urtarrilak 22). Javier Nuñez PP alderdiko zinegotzi bakarrak aurreratu du Udal Gobernu Taldeak (EAJ eta PSE-EE) proposatutako aurrekontuen kontra bozkatuko duela, eta hamabi zuzenketa partzial aurkeztu dizkie aurrekontuei.

2015 01 17 sanantonzigiluakSan Anton Eguna zapatuan egokitu den arren, aste barruan tokatu izan den urteetan moduan, ez da jende pilaketa handirik egon antolatutako ekintza gehienetan. (argazkiak eta lehietako emaitzak dauzka)

2015 01 16 flashmob"Zaparrada goitik behera, ta saltoka potxingoan, aske sentitzen naz ni, busti-bustitte..." dio Gatibu musika talde bizkaitarraren Euritan Dantzan izeneko abestiaren letrak. Eta halaxe aritu ziren, gutxi gorabehera, Biraka dantza taldeak antolatutako flash mobean parte hartu zuten dantzariak. (argazkiak dauzka)

2014ko apirilean hasi eta 2015eko apirila arte luzatuko dira Elgoibarko Makina-erremintaren mendeurrena ospatzeko ekitaldiak. Mendeurrenaren harira egindako ekintzen artean herriko merkatari eta tabernariek beraien lokal eta erakusleihoak makina-erremintarekin zerikusia zuten apaingarriekin dotoretu zituzten, eta horietako bost merkatari saritu ditu orain Udalak.2015 01 16 merkatariaksaritu

2015 01 15 sanantonpilotaartxSan Anton Eguna da bihar, urtarrilak 17, eta horren harira, jai egitarau zabala prestatu du Elgoibarko Udalak astebururako. Herriko ostalari talde bat ere batu da festara eta txerri-pote izeneko ekimena antolatu dute zapaturako.

2015 01 15 santaeskia2014ei

Urtero bezala, baserriz-baserri irtengo dira Elgoibarko Izarrako kideak otsailaren 4an, Santa Ageda bezpera egunean, hain zuzen ere. Koruetan parte hartu nahi dutenek urtarrilaren 30erako eman beharko dute izena.

2015 01 16 elgoibarzainduzappElgoibarko Udalak Elgoibar zainduz izeneko zerbitzu berria jarri du erabilgarri. Sakelako telefonorako doako aplikazio bat da berez, eta haren bidez, kaleko intzidentzien berri eman ahal izango du herritarrak. Horrez gain, ingurumen arloko kontsultak ere egin ahal izango ditu, app horren bidez. 

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza