Jaiki Gazte Taldea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 03 18 dionisguiterasEuskal Herria-Catalunya independentzia bidean! izenburupean mahai-ingurua antolatu du Elgoibarko EHBilduk datorren martitzenerako (martxoak 24). Kataluniak bizi duen unearen inguruan jarduteko eta Bide Katalanaren nondik norakoen berri emateko, Xavier Generó (CIP) eta Dionís Guiteras (ERC) gonbidatu dituzte. Euskal Herria Bilduko parlamentari Marian Beitialarrangoitia izango da hirugarren mahai kidea.

2015 03 17 elgoibarerotikoa2013azabala1Oihartzun zabala izan zuen aurreko bi ediziotan Elgoibar Erotikoa ekimenak, eta beste behin ere antolatzea erabaki dute sustatzaileek. Lehen bi edizioak azaroan egin bazituzten ere, hirugarren hau udaberrian egingo dute, martxoaren 26tik 28ra bitartean, hain zuzen ere.

Morkaiko mendi taldeak antolatu zuen Zuhaitz Egunari lekukoa hartuz, Elgoibarko ehun bat eskola umek hartu dute parte gaur, hilak 17, Elgoibarko Udalak ikastetxeekin elkarlanean antolatu duen Zuhaitz Egunean. Azken urteetako ohiturari eutsiz, Albutxuriko industriagunera bidean landatu dituzte zuhaitz-landareak. (argazkiak dauzka)

2015 03 17 eudelbatzarraEudel Euskadiko Udalen Elkarteak urteko ohiko batzar orokorra egin du gaur Elgoibarren. Diru kontuez gainera, gai ordenak puntu garrantzitsua jasotzen zuen, elkartearen erakunde eta funtzionamendu araudiaren eta estatutuen aldaketa aztertzea, hain justu ere.

2015 03 17 nekanejuradogoienaElgoibarko Gizarteratze Mahaiak eta Udaleko Berdintasun Sailak pobreziaren feminismoari buruzko hitzaldia antolatu dute gaurko (martxoak 17). Krisia ez da neutroa generoari dagokionean izena jarri diote hitzaldiari.

2015 03 16 zumarteusurbilInazio Bereziartua musika eskolak bi kontzertu antolatu ditu gaurko eta biharko. Gaur, hilak 16, musika eskolako talde instrumentalek eskainiko dute emanaldia, eta martitzenean (martxoak 17), Inazio Bereziartua musika eskolako ikasleek eta Usurbilgo Zumarte musika eskolakoek. 

2015 03 16 pilotaeguna154 neska-mutilek hartu zuten parte zapatuan Elgoibar Ikastolak antolatutako Pilota Egunean. Kalegoen plazan jokatu behar zituzten partidak, baina euria zela-eta Ikastolako frontoian jokatu zituzten pilota partidak. (argazkiak dauzka)

Argazki Lehiaketa 2021

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza