Jaiki Gazte Taldea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Euriari aurre eginez, ehunka lagunek egin zioten ongi-etorria Korrikari, euskararen aldeko lasterketari, Elgoibarren eta Mendaron. (bideoa eta argazki bilduma dauzka)

Gaur, martxoak 23, ailegatuko da euskararen aldeko lasterketa Elgoibarrera (18:15ak aldera) eta Mendarora (19:10ak aldera). Aurrez, baina, Korrika Gaztea eta Korrika Txikian hartu dute parte bi herrietako ikasleek. (bideoa eta argazkiak dauzka)

2015 03 23 ehbildulantaldeahauteskMaiatzeko Udal Hauteskundeen harira, Elgoibarko Udala kudeatzeko antolatu duen lantaldea aurkeztu du EHBilduk. Jose Luis Ibartzabalek gidatuko duen bederatzi laguneko lantaldea ezagutzera eman dute. Era berean, Herri Programa osatzeko bilkura irekiak deitu ditu koalizioak eguaztenerako eta eguenerako. (bideoa dauka)

2015 03 23 maitemaioracongostfotoiosuMendi lasterketen Skyrunner modalitateko Espainiako txapelketa zegoen jokoan Vall del Congost mendi maratoian, eta egungo txapeldunak, Maite Maiorak, eutsi egin zion tituluari, bera izan baitzen azkarrena emakumezkoetan. Era berean, bigarren urtez jarraian irabazi du mendi lasterketa hau.

2015 03 18 korrikahasierakartelaUrepelen abiatuko da Korrika bihar, martxoak 19, eta euskarazko hedabideek hasiera ekitaldi horretan telebista saio bateratu bat egitea erabaki dute. Barren.eus atarian zuzenean ikusteko aukera izango duzue, streaming bidez. 15:45ean hasiko da aitzin saioa, eta 16:00etatik aurrera izango da emanaldi nagusia. Gogoan izan astelehenean, martxoaren 23an, ailegatuko dela Korrikaren lekukoa Elgoibarrera (18:15ak aldera) eta Mendarora (19:10ak aldera).

2015 03 18 tecnifuellesanloEuskal Ligako Lauko Finala jokatuko du Tecnifuelle Elgoibar, Sanlo kirol taldeko kadete nesken taldeak, datorren asteburuan Zarautzen. Etxebarriko Kukullaga, Donostiako Bera-Bera eta Zarauzko Aiala eskubaloi taldeen aurka jokatuko dute elgoibartarrek.

2015 03 18 liburutegiamariamolinersariaMaria Moliner Saria jaso du Elgoibarko Gotzon Garate Udal liburutegiak, Erraz irakurtzea gustatzen zaigu izeneko egitasmoari esker. Espainiako Kultura Ministerioak banatzen ditu sariok, irakurzaletasuna sustatzeko egitasmorik onenak saritzeko

Argazki Lehiaketa 2021

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza