Jaiki Gazte Taldea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 01 29 ahotsakmaltzagarakobideaAgustin Gurrutxagaren (Elgoibar, 1917) esanetan, duela 80 urte dozena bat kotxe zeuden Elgoibarren, asko jota. Idiekin eta zaldiekin garraiatzen zuten gerra aurretik jeneroa. Markinara dilijentziaz zihoazen garraiolariak Aiastiako Bentan geratzen ziren, zerbait jateko edo atseden hartzera. Garraiolari horiek tentu handiz ibili behar izaten zuten bidelapurrekin. Agustinek pistolarekin bidera irteten zirela entzuna du. Honela kontatzen du berak ahotsak.eus-ekoek jasotako grabazioan. (bideoa dauka)

2015 03 31 nagusiakgimnasiamintxetan11Adinekoen artean kirola egiteko ohitura sustatzeko asmoz, 60 urtetik gorakoentzako kirol programa jarri zuten martxan, elkarlanean, Elgoibarko Udaleko Ongizate Sailak eta Udal Kirol Patronatuak. Neguko geldialdiaren ostean, apirilaren 14tik aurrera izango du segida egitasmoak. Unai Arrieta psikologo elgoibartarrak gidatuko ditu saioak.

2015 03 31 sanlazaroegoitza201410Gipuzkoako Batzar Nagusietako Osoko Bilkurak behin betiko ikus onespena eman dio Zumaia, Azkoitia, Villabona eta Elgoibarko –San Lazaro zahar egoitza- udal egoitzak Kabia foru erakundeari eskualdatzeko proiektuari. Modu horretan, beharrezkoa zen azken izapidea egin da Gipuzkoako Foru Aldundiak zentro horien kudeaketaz arduratzeko udal horiekin hitzarmena izenpetu dezan, 2008ko Gizarte Zerbitzuen Legeak xedatutakoaren arabera.

2015 03 30 laukoligaamaieraIaz lortutako seigarren postua hobetu, eta bosgarren postuan amaitu du Lauko Elgoibar eskubaloi taldeak Zilarrezko Ohorezko mailan jokatu duen bigarren denboraldia. Joan den zapatuan jokatu zuten denboraldiko azken partida Olaizagan, eta agurren partidua izan zen. Ainhoa Usobiagak eta Lara Urainek merezitako omenaldia jaso zuten Sanlon 13 eta 12 denboraldi egin ostean eskubaloia lagatzea erabaki dutela-eta.

2015 03 29 maitemaioraurnietafotoiosu1Urnietako mendi lasterketa irabazita, mendi lasterketen Euskal Herriko Txapelketa irabazi zuen atzo (martxoak 29) Maite Maiorak. Bi ibilbide zituen probak: 21,6 eta 11 kilometrokoak; eta, motzean, Loren Galeano elgoibartarra izan zen azkarrena.

Urepeleko hasiera ekitaldiarekin egin bezala, domekan (martxoak 29) ere 19. Korrikaren amaiera Bilbotik zuzenean ikusi ahal izango da barren.eus atarian, euskarazko hedabideen arteko elkarlanari esker.

2015 03 27 tratamientosintxaustiGreba mugagabea hasi zuten joan den astelehenean (martxoak 23) Elgoibarko Intxausti Tratamientos Superficiales, SL enpresako beharginek. LAB sindikatuak jakinarazi duenez, baina, akordioa lortu dute enpresako zuzendaritzarekin eta amaitutzat jo dute greba. Lortutako akordioarekin pozik azaldu dira sindikatuko ordezkariak.

Argazki Lehiaketa 2021

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza