Jaiki Gazte Taldea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Sutea piztu da Uparitzaga baserria eta Meka Lanbide Heziketako ikastetxearen arteko pinudian, eta, badaezpadako neurri gisa, Albitzuri industriagunean dagoen Meka ikastetxea hustuarazi dute ertzainek. (argazkiak dauzka)

2015 4 10 igogailu urdina3Gaur eguerditik aurrera erabiltzeko moduan dago Trenbide kaleko igogailua. Irisgarritasuna hobetzeaz gain, informazio gune ere izango da igogailu berria. Udal arduradunek jakinarazi dute gaurtik aurrera herriko lau igogailuak 24 orduz egongo direla martxan.

2015 04 10 kilimon trailDomekan, hilak 12an, jokatuko da Kilimon Trail lasterketa Mendaron, bosgarren urtez. Dagoeneko 272 lagun daude izena emanda, eta tartean badira, izen handiko hainbat ere. Esate baterako hauek: Alfredo Gil, Raul Garcia Castan, Ismail Razga, Iker Oliveri, Ivan Ramirez, Manuel Sanchez Capitan, Abderrahim el Qayed, Igon Manzisidor, Ander Barrenetxea, Maite Maiora, Montse Vazquez eta Uxoa Irigoien.

2015 4 10 enduroDomekan jokatuko da Elgoibarko Enduro moto lasterketa. Urnobitza motoklubak antolatzen du, eta Mintxeta inguruko lurretan jokatzen da.

2015 04 10 ErdibanaTxalo Produkzioak-ek Erdibana antzezlana taularatuko du Gaur Herriko Antzokian. Komedia generoko antzezlana da.


2015 04 01 mugertzaargazkilehiaketafelixMintxeta Atletismo Taldeak gaur jakinarazi ditu Mugertza krosari buruzko argazki lehiaketako irabazleak zein izan diren. Felix Morquecho argazkilari eibartarrak lortu du lehen saria (200 euro), Polat Kemboi Arikan bigarren sailkatuari aurtengo Mugertza krosean ateratako argazki batekin. Vicente Guineak lortu du bigarren saria, eta Miguel Castrok, berriz, herritarren saria. (argazkiak dauzka)

2015 04 01 izarraudalahitzarmenaElgoibarko Udalak 168.000 euroko diru-laguntza emango dio Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneari 2015erako, hainbat proiektu eta egitasmo finantzatzeko.  Iaz baino 16.800 euro gehiago jasoko du aurten elkarteak. 

Argazki Lehiaketa 2021

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza