Jaiki Gazte Taldea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 06 19 airelibrekozinea aurkezpenaOcho apellidos vascos filmarekin hasiko dira Aire Libreko Zine emanaldiak uztailaren 3an. 2014ko apirilean eman zuten filma hau Herriko Antzokian eta marka guztiak hautsi zituen, 3.000 ikusletik gora batu zituen-eta emanaldi ezberdinetan.

Bideo ikusgarriarekin, ekainaren 21erako gogoak piztu eta Anoetara joateko deialdia egin du Mendaroko Gure Esku Dagok.

2016 06 19 txoiene haritzetapaulaBazkalosteko ETB1eko sukaldaritza saio da Txoriene. Sukaldaiez aparte, aurpegi ezagunak ere gonbidatzen dituzte Txorienera, eta astean egun batean hornitzaileak joaten dira platora kozinatzera. Eguen honetako saioan Elgoibarko eta Mendaroko Kontsumo Taldeko kide Paula Heras eta Haritz Arrieta izan ziren saioan. Udaberriko ilarrak patata berriarekin eta arrautzarekin prestatu zituzten (bideoa dauka)

2015 06 18 bidegorriaartxibokoaGipuzkoako Foru Aldundiak partaidetza prozesu bat abiatu zuen aurrekontuko bi milioi euro Debabarrenean zertan erabili erabakitzeko, eta azkenean, 52 proposamenen zerrendatik hamar aukeratu zituzten herritarrek bilera irekian.

2016 06 19 taupada bohemioenklubaTaupada antzerki taldeak Bohemioen Kluba obra estreinatuko du gaur (ekainak 19) Elgoibarko Herriko Antzokian. Parisko Montmatre auzoan kokatuta dago ikuskizuna, Bigarren Mundu Gerraren ostean. Melodrama eta umore beltza generoak lantzen ditu obrak, absenta ukitu batekin. 

2015 06 18 lagunakpilota finalakdanakAmaitu da Lagunak pilota eskolak antolatzen duen gaztetxoentzako pilota txapelketa. Atzo jokatu zituzten finalak Kalegoen plazako frontoian.

2016 06 17 pala amaiajone nereaaintzaneEmakumezkoen binakako laugarren pala txapelketa iritsi da amaierara, eta barixaku arratsaldean jokatuko dute finala Kalegoen plazan. Jone eta Amaia Loiola eta Sonia Tomas eta Idoia Arrillaga bikoteek jokatuko dute azken partida, eta hortik irtengo da txapelketako irabazlea. Antolatzaileek egitarau berezia prestatu dute final nagusirako, eta 18:00etan hasiko dira ekitaldiak. 

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza