Jaiki Gazte Taldea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 01 11 zartaeuskadikotxapEuskadio arku tiraketa txapelketa jokatu zuten Lazkaon domekan. Elgoibarko Zarta arku tiraketa taldeko bi kidek hartu zuten parte txapelketan eta oso gustura itzuli dira han lortutako emaitzekin. Asier Agirrek podiumeko hirugarren koskara igotzea lortu zuen txapelketa batean parte hartzen zuen estreinako aldian, eta laugarren postuan sailkatu zen Sergio Fernandez.

Infantil, kadete eta jubenil mailako Espainiako Eskubaloi Txapelketa jokatu zuten Castellón (Valentzia), urtarrilaren 1etik 7ra bitartean. Jubenil mutilen Euskadiko selekzioan izan ezik, gainerako selekzio guztietan ordezkariak izan ditu Sanlok, hamabi jokalari guztira. Zarautzko eskubaloi taldeak bakarrik eduki ditu ordezkari gehiago Castellón. 2015 01 09 sanlo12selekzioan

2015 01 13 igogailuaobretantrenbide1Estazio kalea eta San Roke auzoa lotuko dituen igogailuaren obrak direla-eta, Bernardo Ezenarro kalearen zati bat eta Trenbide kaletik San Rokerako sarbidea itxita egongo dira. Eguen arratsaldera arte egongo dira itxita, Hirigintza sailetik jakinarazi dutenez.

2015 01 11 maioradonostiakokrosaDonostiako Nazioarteko Krosaren 60. edizioa jokatu zuten atzo, Lasarteko hipodromoaren bueltan prestatutako zirkuituan. Emakumezkoen proba nagusian Betsy Saina kenyarrak irabazi zuen proba (23:18:09) eta Maite Maiora mendaroarra izan zen lehen euskalduna, 25:24ko denborarekin, zazpigarren postuan. Gaztetxoen mailan, Mintxeta Atletismo Taldeko Martin Hernandezen lana nabarmendu behar da, infantil mailako lasterketa irabazi zuen-eta.

2015 01 11 astotxoeguna2014Gipuzkoako Enkarterrietako Asto lehiaketa egin zuten atzo Lazkaon, Astotxo Egunaren barruan. 95 parte hartzaile izan zituen lehiaketak, eta guztien artean, Txomin Arriola elgoibartarraren Leonor astoa izendatu zuten asto eme dotoreena. Miguel Gabirondoren Fermin astoa aukeratu zuten asto ar ederrena.

2015 01 12 txankakuazozketa1800Txankakua Elgoibarko Merkatari eta Zerbitzu Elkarteak jakinarazi ditu Eguberrietako zozketako zenbaki saridunak. 1.800 euro banatuko dituzte Txankakuako dendetan erosketak egin dituzten bezeroen artean.

2015 01 12 josebazinkunegivGaur zuten hastekoa Espainiako Auzitegi Nazionalean 04/08 sumarioan auzipetuta dauden Joseba Zinkunegi eta ezker abertzaleko beste 34 kideren kontrako epaiketa, baina gaur goizean bertan Guardia Zibilak ezker abertzaleko abokatuen kontra hasitako operazioa dela-eta, gaurko saioa bertan behera lagatzeko eskatu dute goizean goiz auzipetuek. 

muruamendiaraz.com

Muruamendiaraz

Sanbartolomeak2019

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza