Jaiki Gazte Taldea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 01 27 txantxangorria irudia udalaAdministrazio publikoek, HAKOBA Hizkuntza Politika gaietarako Herri Administrazioen Koordinazio Batzordearen bidez, hizkuntza zigilu bat sortu dute, irudiaren bidez, herritarrak euskara naturaltasunez erabiltzera gonbidatzeko administrazioarekin dituzten hartu-emanetan. Elgoibarko Udalak bat egin du ekimenarekin eta txantxangorriaren irudia erabiliko du.

2016 01 27 glencree dok1'Glencree, (bake prozesua), elkarrekin egindako bidea' dokumentalaren emanaldiarekin hasiko dira gaur (urtarrilak 27) Elgoibarko Udalak bakean eta bizikidetzan sakontzeko antolatu dituen jardunaldiak. Emanaldiaren ostean, Marixabel Lasa eta Eduarne Brouard hizlariekin mahai-ingurua egingo dute.

2016 01 26 bideanberotuz oharrak2-dean B-rotuz taldeko kideak erabat eskertuta daude herritarren erantzunarekin. Gerretatik ihesi dabiltzan errefuxiatuentzako neguko materiala jasotzeko deialdi espontaneoa egin ondoren, erantzuna berehalakoa eta demasekoa izan da: bi trailer beteko dituzte. Eta hori, baliabide faltagatik, bilketa aurreikusitakoa baino lehen amaitu behar izan dutela. 

2016 01 27 deca sanloSanlo eskubaloi taldeko bi taldek Gipuzkoako txapelketa irabazi dute. Deca Elgoibar kadete mutilen taldea eta Beristain Banaketak jubenil mutilen taldea dira txapeldunak. Bi taldeek Elgoibarren jokatu dute Euskal Ligako bigarren fasera sailkatzeko fasea, datorren asteburuan.

2016 01 25 sutea egondoEgondo enpresako pintura-kabinan sute txiki bat piztu da 18:00ak inguruan eta behargin bat anbulantzian eraman behar izan dute.

2016 01 24 mugertza73 emakGiro bikainarekin jokatu da gaur Nazioarteko Juan Mugertza krosaren 73. edizioa Mintxetan. Guztira 700 atleta inguruk hartu dute parte jokatu diren hamar lasterketetan. Nagusien mailan, Irene Chepet Cheptai keniarra izan da azkarrena eta Aweke Ayalew etiopiar jatorriko bahraindarra gailendu da gizonezkoetan, duela bi urte emakumezkoen lasterketa irabazi zuen Hiwot Ayalewren anaia, hain justu ere. (argazkiak dauzka)

2016 01 23 mus txap elgoibar 4akZortzi bikotek hartu zuten parte Euskal Herriko zortzigarren mus txapelketako Elgoibarko kanporaketan, eta Manuel Salegi eta Pedro Garate izan ziren irabazleak. Bikote irabazleak Gipuzkoako mus txapelketa jokatzeko txartela eskuratu zuen.

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza