Jaiki Gazte Taldea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 05 25 pintxoconcert elgoibar I bereziartua BARREN arkupeetanBetisua txarangak egin zituen gidari lanak atzo Elgoibarko kaleetan egin zuten Pintxoconcert saioan, eta egin zuten geldialdi bakoitzean musika eskolako talde bat zuten zain.

2023 05 25 garbitzaileak greban manifestazioa elgoibar BARREN 2Gipuzkoako eraikin eta lokaletako garbitzaileak greban daude eta euren egoera eta lan gatazka jendaurrean salatzeko manifestazioa egin zuten atzo arratsaldean Elgoibarko kaleetan. Gaur goizean, berriz, 89 egun greban daramatzaten Osakidetzako zentroetako garbiketa-zerbitzuko beharginek egin dute protesta ekitaldia, Mendaron.

2023 05 26 Krokosmia landare inbaditzailea kentzenEskuz eta banan-banan ari dira Krokosmia landarea erauzten Euleneko langileak Mendaroko Kilimon erreka ertzetik. Espezie inbaditzailea da eta urteroko kanpainaren baitan ari dira lanean, Krokosmia errotik desagerrarazteko helburuarekin. Erraboila batetik jaiotzen den landarea da, eta hura atera behar dute langileek, baina ez dirudi lan erraza, landaredia asko ugaritu baita errekan.

2023 05 26 paula calvo eibar igerixan tarbesPaula Calvo igerilari elgoibartarrak Gipuzkoako Igeriketa Federazioa ordezkatu zuen, maiatzaren hasieran, Frantziako Tarbes hirian jokatu zuten igeriketa txapelketa batean, eta zelan ordezkatu gainera.

2023 05 25 txinatar turistak Elgoibar kalegoen plazan w BARRENEz da Elgoibar helmuga turistikoa, baina noizean behin gerturatzen dira bisitariak. Txinatarrez eta zenbait estatubatuarrez osatutako txirrindulari taldeak indarrak berreskuratzeko geldialdia egin du gurean gaur.

2023 05 25 Kiroldegiko langileak sinadurak udaletxeanElgoibarko kiroldegiko eta Mintxetako langileek, BPXport enpresak azpikontratatutakoek, 1.000 sinadura aurkeztu dituzte udaletxean. 

2023 05 25 mintxeta igerileku

Ekainaren 3an hasiko da bainu denboraldia Elgoibarren, izan ere, egun horretan zabalduko dituzte-eta Mintxetako aire libreko igerilekuak eta ur parkea. Irailaren 10era arte egongo dira zabalik.

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza