Jaiki Gazte Taldea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Munduko beste herrialde batzuetako dantzak eta musika ezagutzeko aukera izan zuten barixaku gauean Olaizaga kiroldegian batu ziren lagunek. 29. Elgoibarko Nazioarteko Folklore Jaialdian Kubako, Zeelanda Berriko eta Euskal Herriko folklorea ikusteko aukera izan zuten. (argazki bilduma dauka)

2015 07 25 mendarokojaiak txupinazoaInoizko txupinazo-jaurtitze jendetsuena izan zuten atzo Mendaron. Txistulariei eman zieten jaiak ofizialki hasteko ardura, eta batu ziren lehengoak eta oraingoak. Agustin Lazarobasterrek, Nuria Ansuategik, Izaskun Jauregik eta Iratxe Egañak hartu zuten hitza txistulari guztien izenean, eta Udalak izandako akordua eskertzeaz gain, atzo arrazoi ezberdinengatik txupinazoan egon ezin izan ziren mendaroarrak eta Mendaroko txistularien maisu izandako Agustin Berasaluze zena oroitu zituzten.

29. Elgoibarko Nazioarteko Folklore Jaialdia egingo dute gaur (uztailak 24) Olaizaga kiroldegian. 22:30ean hasiko da ikuskizuna.

2015 07 22 santiagoeguna sigma2013Santiago egunaren bueltan antolatzen dituzten jaiak ospatuko dituzte Sigmako bizilagunek asteburuan. (egitaraua dauka)

2015 07 17 santanak erretratuzaharrak mariangeleszabala aJoan den asteburuan hasi ziren santanak Mendaron. Egun batzuetako atsedenaren ostean, mendaroarrak festa giroan murgilduko dira berriz, gaurtik domekara bitartean. Festarako gogoa, baina, ez da gaurko kontua. Duela 25 urteko festetako irudiekin osatutako zenbait bideo igo ditu mendaroar anonimo batek Youtubera. Bideoetan Mendarozabalen egin zuten zezenketa komikoa ikus daiteke. (bideoak eta argazkiak dauzka)

2015 07 23 gureeskudago arglehiaErabakitzeko eskubidearen alde diharduen Gure Esku Dago dinamikak udarako argazki lehiaketa antolatu du. Era berean, San Bartolome jaiei begira jaietako zapiak jarriko dituztela salgai herriko tabernetan jakinarazi dute.

2015 07 22 felixsopelanasaria alainiulaziaGipuzkoako Peritu eta Ingeniari Tekniko Industrialen Elkargo Ofizialak karrera amaierako lanik onenak saritzen ditu Felix Sopelana Memorialean. Aurten, Eibarko Ingeniaritza Eskolako bi ikaslek, Ander San Martinek eta Beñat Gallastegik, garatu duten ‘Solar Glider' izeneko egitasmoak eskuratu du lehen saria. Tutore lanetan aritu den Alain Ulazia irakasle mendaroarrak ere saria jaso du lan berarengatik.

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza