Jaiki Gazte Taldea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 07 01 kartellehia sanbartolo2014San Bartolome jaietako programaren azala aukeratzeko lehiaketa antolatu du aurten ere Elgoibarko Udalak eta, barixakuan, uztailaren 3an, bukatuko dela lanak aurkezteko epea gogorarazi du. Era berean, Elgoibarko Udalak eta Ongarri argazkilari elkarteak antolatu duten kirol argazkien lehiaketa ere martxan da eta uztailaren 15erako aurkeztu beharko dira lanak.

2015 06 30 tenisean 08taborcia40 + 15 Tenis eta Padel elkarteak antolatu duen Elgoibarko tenis eta padel txapelketa azken txanpan sartu da. Zapatuan jokatuko dituzte finalak Mintxetan. Tenislari profesionalen arteko erakustaldi partida ere antolatu dute antolatzaileek.

2015 06 29 txakurrentzakoguneak ermuaHerriko berdegune eta parke publikoetan txakurrak solte ibiltzeko guneak egokitzeko beharra dagoela aldarrikatu dute Elgoibarko zenbait txakur jabek, eta txakurrak aske eramateko guneen aldeko sinadura bilketa kanpaina hasi dute.

2015 06 30 ahotsak esnezalea astizGaur egun denda eta supermerkatuetan erosten dugu esnea, baina orain ez asko baserritarrek eurek banatzen zuten esnea etxez etxe. Pedro Arrillaga Garate 12 urterekin esnea saltzera joaten zen Eibarrera. Han txakur handi bat (pezetaren 10 zentimo) gehiago ordaintzen zuten azunbreko Elgoibarren baino. Bezero asko zituela dio Pedrok ahotsak.com egitasmoan jasota duten pasadizoan. (bideoak dauzka)

2015 06 30 haritzdantzataldeaFolklores du monde izeneko folklore jaialdia ospatuko da Saint Malo herrian, Bretainian, datorren uztailaren 6tik 12ra bitartean. Antolatzaileek parte hartzera gonbidatu dute Elgoibarko Haritz Euskal Dantzari Taldea.

2015 06 28 sanpedroak idotorben gizaprobakEguraldia lagun, giro ederrean ospatu dituzte San Pedro jaiak Idotorben. (argazkiak eta demetako emaitzak dauzka)

2015 06 29 gizaprobataldeamendaroGipuzkoako giza proba txapelketako bigarren jardunaldia jokatu zuten domekan Errezilgo Gernika plazan. Itziarko Andutz taldeak irabazi zuen proba eta Mendaroko TopeNatxiok taldeak lortu zuen bigarren postua. Emaitza honi esker, ligaxka eran jokatzen diharduten txapelketako lidergoa eskuratu du Mendaroko taldeak. Txapelketaren final nagusia Elgoibarren izango da uztailaren 18an.

Sanbartolomeak2019

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza