Bihar egingo du deialdia ofizialki Pedro Sanchez Espainiako presidenteak, Ministroen Kontseiluaren ezohiko bileraren ostean, baina gaur aurreratu du uztailaren 23ra aurreratuko dituztela Gorteetarako hauteskundeak.
Elgoibarko Batzokian eta Bilgunean zegoen giroa jasotzearekin batera, Elgoibarren hauteskundeak irabazi dituen EAJko alkategai Maialen Gurrutxagaren, eta bigarren aldedi bozkatuena izan den EHBilduko alkategai Aitziber Aranberriren emaitzen inguruan eginiko balorazioa jaso dugu honako bideoan.