Jaiki Gazte Taldea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Nerabezaroan, helduekiko autonomia eta independentziak garrantzia hartzen du eta horregatik, konfinamendu egoerak eragin handia du bizitzako ziklo honetan aurkitzen direnengan. 

Etapa honetan garatzen dute nerabeek euren identitatea eta autoafirmazio beharrak askotan erreferentziazko helduekin harremanak krispatzea eta zailtzea ekartzen du. Are gehiago horrelako egoera batean, non nerabeak euren gurasoekin etxean denbora gehiago pasatzera derrigortuta dauden. Hala ere, nerabeekin elkarbizitza honetan sorpresa positibo asko ikusi ditugu eta argi geratu da eurengandik helduok ere asko dugula ikasteko.

Orokorrean nerabeek badute arauen kontra egiteko beharra. Kasu honetan, garrantzitsua da nerabeek ulertzea konfinamendua eta elkarbizitzari lotutako jarraibideak   ez dituztela gurasoek zehaztu, baizik eta gizarte guztia barne hartzen duten neurriak direla, adituek hala gomendatuta. Ukazio momentuak kudeatzea ere beharrezkoa da eta momentu horietan nerabeei beraien espazioa uztea. Introspekziorako momentua eskaini, logelan sartu eta bertan bere buruarekin egoteko, pentsatzeko, lasaitzeko. Ezin da espazio behar hori gurasoekiko ukazio moduan hartu. Tentsio momentuak bizi ondoren utzi espazioa eta beharrezkoa izanez gero denbora pasa ondoren negoziatu. Garrantzitsua da etxeko arauetan oreka bilatzea, eta espazio eta denborekiko permisibitate puntu bat izatea, nerabeengan inpotentzia eta itolarri sentsazioak gainezka egin ez dezan.  

Honez gain, garrantzitsua da egunean egunekoa bizitzea, epe motzean, harreman sozial eta afektiboei dagokienez. Lagunarteko harremanak ezinbestekoak dira nerabezaroan eta ekintza guztiak oinarritzen dira harreman hauetan: lagunekin geratzea, kirola egitea, eskolara joatea, asteburuetako planak gauzatzea...  Honi sentsazio eta esperientzia berriak bilatzeko joera gehitu behar diogu, eta noski egoera hauek bizi ezin izateak nerabeek galera moduan bizi dituzte, frustrazioa sentituz, helduok bizi duguna baino intentsitate handiagoz. Lagunekin harremanak mantentzeko eta lehen aipatu dugun permistibitateari dagokionez, gailu elektronikoen erabilerari lotutako arauek, malguagoak izan beharko lukete egoera honetan. Beraien sozializatzeko erreferentzia nagusia lagunak dira eta horregatik eurekin egoteko beharra dute eta teknologiak ahalbidetzen die eurekin kontaktua izatea. Hala ere, komenigarria da gailuak erabiltzeko espazioak eta denbora zehaztea.

Konfinamendua aukera ere bada, guraso eta seme-alaben arteko harremana estutzeko, nortzuk garen jabetzeko. Nerabeen kezkak eta desioak benetan ezagutzeko aukera ematen digu eta zentroa eurengan jartzeko.

Azkenik, egoera etxean ahalik eta hoberen pasatzeko jarraibide motz batzuk proposatzen dizkizuegu:.

-Nerabearen egoera emozionala baliozkotzat eman. Normala da frustrazioa sentitzea edo egoera justua ez dela sentitzea. Ez zaie esan behar nola sentitu behar diren. Helduok egoera justua ez dela onartu dezakegu baina eurek egoera honi modu eraikitzailean nola aurre egin erabakitzera animatu beharko genituzke.

-Ohitura osasuntsuak eurekin batera adostu.

-Lagunekin kontaktua izaten utzi.

-Logelan intimitatea izaten utzi, gurasorik gabeko espazio eta momentuak izan ditzaten. -Lagunekin hitz egiten daudenean errespetatu.

-Kexarako espazio eta momentuak sor daitezke, denbora motz bat definituz eta euren iritziak epaitu gabe.

-Gertatzen ari denari buruz hitz egin, iritzi oro errespetatuz eta aintzat hartuz. Gure diskurtsoan, adituen erreferentziak erabili.

-Etxeko lanak egiterako orduan, izan konfiantza nerabearengan, berak bere eguna egituratzen utzi eta adostu seme-alaba eta gurasoen arteko aisialdirako denbora. 

Konfinamendu egoera amaitzen denean, egoera ebaluatzea ezinbestekoa izango da. Arrunta izango da nerabeek egin ezin izan duten guzti hori egin nahi izatea, eta une horretan garrantzitsua izango da mugak jarri eta baldintzak zehaztea. Horregatik, orain euren desioak adierazten joaten diren heinean, egoera batzuk baloratzen joan gaitezke eta errealismotik jardun. Komeni da etorkizunean baimenduko zaizkion gauzak konfirmatzea eta posible den momentuan egingo dituela adieraztea, nerabeak berak irudikatzeko. Era berean, ukatuko zaizkion aukerak ere argi uztea ezinbestekoa izango da espektatiba faltsurik eraiki ez dezan. Izan ere, konfinamendu egoerak ezartzen dituen limiteak baliatzeko arriskua dago. Gainera, nerabeak orain hipotetikoki imajinatzen duen guztia baimenduko geniokela esan eta  posibile duenean debekatzeak, liskarrak eta mugak jartzeko zailtasunak sortu ditzake.

Laburbilduz, gaur egun bizitzen ari garen egoerara denok moldatu beharra daukagu. Horretarako, guztion beharrizanak kontutan hartzea, elkar zaintzea eta norberaren pentsamendu eta emozioen berri ematea komeni zaigu, bereziki nerabeekin dugun harremanean.

-Gaztelekuko hezitzaileak-

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza