Ilumberri achademia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

XVI. mendean sortzen da estatu modernoa. Aro modernoan botere politiko, militar, instituzional, erlijioso eta ekonomikoak zentralizatzea izango da helburua, prozesu adoktrinatzaile eta diziplinatzaile baten bidez. Emakumea bete-betean egongo da eraso horren jomugan, eta gizartean zuen espazioa galduko du. 

Hori guztia Nafarroaren konkistaren testuinguruan kokatu zuen Amaia Nausia Pimoulier historialari nafarrak martxoaren 11n Elgoibarko Kultur Etxean eman zuen hitzaldian. eta azaldu zuen nola mugimendu horrek talka egin zuen Euskal Herrian emakumeek berezko zuten egoera juridikoarekin. Emakume kristau idealaren diskurtso berria, gure lurraldeetan hain garrantzitsua izan zen sorgin-ehiza, edo usadioz emakumeenak ziren ofizioek sufritu zituzten kolpeak ere aipatu zituen.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza