Ilumberri achademia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 02 19 lourdes odriozola ilunberri achademia Elgoibar 1 hitzaldiaElgoibarko Izarrak antolatuta, Aro Modernoari buruzko hitzaldi zikloa XVI. mendeko untzigintzari buruzko hitzaldiarekin hasi da. Lourdes Odriozola Errenteriako historialariak eman du.

 Garai hartako untzigintzan Euskal Herria potentzia nagusia zela esanez hasi zuen hitzaldia Odriozolak, eta ideia horren bueltan gorpuztu zuen bere saioa. Nagusitasun horren arrazoia euskaldunek zeukaten abantaila teknologiko bati esker izan zela azaldu zuen: euskaldunek herrialde nordikoek erabiltzen zuten teknika zurruna, eta aldi berean mediterraneokoek zeukaten untzien arintasuna menperatzen zuten, eta horrek nabigaziorako erraztasunak eskaintzen zizkien.

 Garai hartan kostaldea gaur egun barnekaldea den eremuetaraino iristen zen, eta biztanleriaren gehiengoa itsasora begira bizi zen, lurrak ez zuelako denentzako produkzio nahikorik ematen. Gipuzkoa eta Bizkaiak joera desberdina izan zutela ere aipatu zuen, eta bereziki, orduko euskaldunen ekintzailetasuna nabarmendu zuen. Emakumearen papera ere garrantzitsua izan zen, garai hartan hasi zelako gizarteko esparru desberdinetan barneratzen. 

Lau hitzaldik osatuko dute Aro Modernoa: Euskal Herria mundura zabaltzen izeneko hitzaldi zikloa.

2020 04 02 2020 02 13 aro modernoa zikloa kartela ilumberri achademia

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza