Ilumberri achademia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

'Aro Modernoa: Euskal Herria mundura zabaltzen' izango du izena prestatu dugun hitzaldi ziklo berriak. Honakoak dira Ilumberri Achademiak antolatu dituen lau hitzaldiak:

 • Otsailak 19, Lourdes Odriozola Oyarbide.
Untzigintza XVI. mendean: Atlantikoaren erronka.

XVI. mendean Euskal Herria munduko mailako potentzia bilakatzen da untzigintzan. Hitzaldian, Euskal Herria munduaren erdigunean jarri zuen industria honek izan zuen funtzionamendu, garrantzi ekonomiko eta soziala jorratzeaz gain, aro modernoari bere izaera ere eman zion merkataritzan, bidaietan, deskubrimendu eta konkistatan izan zuen eragin historikoa landuko da.

 • Martxoak 11, Amaia Nausia Pimoulier.
Emakumearen egoera Nafarroako konkistaren testuinguruan.
“XVI. mendean Estatu Modernoa sortzen da. Beronen helburua izanen da potere instituzionalizatu guztiak zentralizatzea, prozesu adoktrinatzaile eta diziplinatzaile baten bidez. Emakumea bete-betean egonen da eraso honen jopuntuan, gizartean zuen esparru publikoaren galera pairatuko duelarik.
Europa Mailan orokorra izan zen mugimendu hau Nafarroaren konkistaren testuinguruan kokatuko dugu, Euskal Herrian emakumeek berezko zuten egoera juridikoarekin usu talka egin zuela ikusiko dugularik. Emakume kristau idealaren diskurtso berria, sorgin ehiza, edo usadioz emakumeenak ziren ofizioek pairatu zituzten kolpeak ere aipatuko ditugu, besteak beste”.

 • Apirilak 22, Jose Antonio Azpiazu Elorza.
Armagintza XVI-XVII. mendeetan: inperio bat sostengatu zuen industria.
Euskal Herria (eta bereziki Deba arroa) armagintza industriaren mundu mailako gune garrantzitsuenetarikoa bilakatu zen XVI. eta XVII. mendean untzigintzaz batera. Hitzaldi honetan, euskal industria honen sistema ekonomiko eta soziala landu eta baita ere beronen eraginak, ondorioak eta argi ilunak aztertuko dira aro modernoko inperio handien geopolitikan.

 • Irailak 3, Javier Elorza Maiztegi.
Elkano eta euskal marinelak munduari lehen biran.
2019an 500 urte bete ziren Elkanok munduko lehen biraren abenturari hasiera eman ziola. Gertaera benetan konplikatu, heroiko eta gatazkatsu baten ondoren. Hitzaldi honetan, bidaiaren testuingurua eta ez soilik Elkanoren baizik eta bidai honetako gainontzeko marinel euskaldunen nortasuna eta zeregina landuko da. Honekin batera, bira honek Aro Modernoan suposatu zuen aldarri historikoaz ere mintzatuko gara.

2020 02 13 aro modernoa zikloa kartela ilumberri achademia

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza