Maiatzaren 12tik 19ra bitartean 1. batxilerreko ikasleak Alemaniako Karlsruhe hirian egon ziren bertako Lessling Gymnasium-eko ikaskideak bisitatzen.
Apirilean alemanen txanda izan bazen Elgoibar eta inguruak bisitatzeko, orain gure ikasleak joan dira bertara, eta han gelan ikasitako alemana erabiltzeko aukera paregabea izan dute. Karlsruhe, Heidelberg, Baso Beltza eta hainbat leku polit ezagutzeaz gain, gure ikasleak hango familietan hartu dute ostatu eta klaseetara ere joan dira, beraz, hango ikasle nerabe baten egunerokoa nolakoa den jakin ahal izateko aukera ere izan dute.