IES Elgoibar-Arreiturre BHI

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

WebHiromi1

HIROMI  YOSHIDA (Yuzawa, Akita, 1960): Emakume japoniar honek euskara ikasi zuen orain dela 30 bat urte inguru, ingeles filologia egiten zegoela berak zekizkien hizkuntzetatik zeharo ezberdina zen beste hizkuntza bat ikasi nahi zuelako. 

Euskara eta euskal kulturari bere bizitzako 30 urte baino gehiago eman dizkio eta gaur egun euskara jakitea, eta bereziki, erabiltzearen garrantziaz ohartarazten dihardu Euskal Herriko hainbat herritan. Kontzientziazio kainpaina horren baitan, Hiromi Elgoibarko DBH 1 eko ikasleekin izan genuen asteartean (otsailak 24), bere bizitzaren eta herrialdearen berri emateko, eta euskararen erabileraren inguruan kontzientziatzeko. 

WebHiromi2

 Hitzaldi benetan interesgarria izan zen, euskara atzerriko hizkuntza bezala nola ikasten den entzuteko aukera izan baitzuten ikasleek eta irakasleek. Honez gain, Hiromik euskararen eta Japoniako ainu hizkuntzaren arteko konparazioa ere egin zuen, euskarak  bere egoerari buelta eman diezaiokela nabarmenduz, ia hilik (10 hiztun bakarrik dauzka) dagoen hizkuntza honen kasuan ez bezala.

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza