Haritz EDT

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Elgoibar Folk jaialdia iaki zugasti hGaur, irailak 29 egun handia da Elgoibarko Aiastia auzoan. San Migel eguna ospatuko dute auzotarrek eta beste urte batez iluntzean dantzan arituko gara Morkaikupe frontoian.

Afalostean Fan&go taldearekin erromeria egongo da, guk erromeria giro hori aurreratuko dugu gure emanaldiarekin. 21:00etan erromeria doinuak ekarriko ditugu eta han eta hemengo dantzaldietan ohikoak izan diren erako dantzak ikusi ahal izango dira. Jotak, arin-arinak, Imotzeko esku-dantza, binangoa… Tartean aurten lehen aldiz plazaratu dugun soka-dantza dantzatuko dugu. 2013. urtean Iruñeko Duguna dantza taldeak San Blas egunean eta San Joan bezperan dantzatzeko moldatu zuena.
• San Migel eguna Aiastian:

  • 11:30 Meza eta jarraian, Ziarda eta Mañu bertsolariak.
  • Ondoren, esku-pilota partidak.
  • 14:30 Bazkaria.
  • Ondoren, Ansorregi trikitilariak.
  • 21:00 Borja Uzuriagaren oroimenez dantzaldia, Haritz EDTren eskutik.
  • 22:30 Gazte afaria.
  • Ondoren, erromeria Fan&go taldearekin.

Elgoibar Folk jaialdia haritz edt iakizugasti

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza