Haritz EDT

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Ostiralean, urriaren 7an, zortzigarrenez aterako dugu Errosarioko Amaren ezpata-dantza Elgoibarko kaleetan.

Errosarioko festetan dantzatzen dugu ezpata-dantza urtero, baina aurten dagokion egunean bertan, urriaren 7an dantzatuko dugu ostirala izan arren. Izan ere, urriaren 7a Euskal Autonomi Erkidegoan jai eguna izendatu da, 1936ko urriaren 7an, orain 80 urte, eratu baitzen Gernikan Eusko Jaurlaritza. Errosarioko Ama Birjinaren egunean bertan, beraz,ezpata-dantzako erropak jantzi eta txistularien doinura dantzari ekingo diogu goizeko 12etako meza nagusiaren ondotik.

2015 10 03 Errosarioko Amaren ezpata dantza Soarte r

Errosarioko Amaren ezpata-dantza 2015. Argazkia: Iñaki San Martin "Soarte".

Azken urteetan egin ohi dugun eran, Udaletxetik San Bartolome parrokiarainoko bidea egin eta elizan dantzatuko dute ezpata-txikiek lehenengoz. Meza amaitu eta gero elizako atarian talde osoa arituko da ezpata-dantzan eta ondoren Altzolak Dorretxearen aurrean, Errosario kaleko Ama Birjinaren irudiaren azpian eta Kalegoen plazan ere geldialdiak egingo ditugu. Honela beraz, bost geldialdi eta beste horrenbeste dantzaldi egingo ditugu Haritzeko dantzariok.

Ostiral honetan eguerdiko 12:00etan baduzue zita Elgoibarko kaleetan! Gonbidatuta zaudete guztiok!

Olasoate

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza