Datorren larunbatean, azaroak 11, estreinatuko da Martin Zalakain Argia dantzari taldearen ikuskizun berria, Bilboko Arriaga antzokian. Juan Antonio Urbeltzek gidatutako dantza eta antzerki lan berria, Artedrama arte eszenikoen plataformarekin elkarlanean egin da.