Gure Esku Dago

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Ostiral honetan Gure Esku Dagok mahaia jarriko du Kalegoen plazan (euria egiten badu, Maalan) oihaletan atxikimendua eman ahal izateko eta kamisetak, Anoetarako sarrerak edo autobuserako txartelak erosteko.

Gero eta gertuago dugu ekainaren 21a, mendaroar eta elgoibartarrok, Euskal Herriko milaka eta milaka lagunekin batera, hiriburuak beteko ditugun eguna. Gure kasuan, Donostian dugu hitzordua. Egun hori antolatzeko, baina, zuen laguntza behar dugu.

Elgoibarren ere ospatuko dugu Joste Eguna zapatuan, hilaren 25ean. Erabakitzeko eskubidearen aldeko eguna izango da, eta ohi legez, aldarrikapena eta jaia batuko ditu. Elgoibarko Gure Esku Dago batzordekook egun osoko egitaraua antolatu dugu, herriko hainbat elkarte, eragile eta norbanakorekin elkarlanean, eta parte hartzera deitu nahi zaituztegu.

2014-06-08 gizakateaZorionak Elgoibar! Ekainaren 8an Erabakitzeko Eskubidearen Aldeko Giza Kate erraldoian parte hartu zenutenoi eskerrik asko! Denon artean ekimena borobiltzea lortu genuen!

Sanbartolomeak2019

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza