Gure Esku Dago

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 
Hiru hilabete barru giza kate batean batu nahi ditu Gure Esku Dagok 100.000 lagun baino gehiago, eskuz esku, arrazoiez betetako zapiekin. Donostian hasi, Bilbotik pasa eta Gasteizko legebiltzarraren atarian amaituko da mobilizazioa. Elgoibartik eta Mendarotik ere pasako da giza katea, horregatik, herritar guztiok animatzen zaituztetegu parte hartzera! Gaur herri gehienetan kalera atera dira GEDren kideak izen-emateei hasiera emateko, eta hainbat herritan giza katearen aurkezpen ekitaldiak egiten ari dira. Internetez saretzeko aukera zabalduko da www.gureeskudago.eus webgunean datozen egunetan. Era berean, herrian bertan ere izena emateko aukera izango da Gure Esku Dago taldeko partaideekin harremanetan jarrita.

Bestalde, Herritarron Itunerako arrazoi bilketa ere martxa onean doa. Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean egindako mahai-inguru zikloa amaitzearekin batera hasi dira saio parte hartzaileak herrietan.

Argazki lehiaketa

Argazki lehiaketa

GUREAN.EUS

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza