Gure Esku Dago

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Egunotan, MAIATZAREN 7KO herri galdeketari buruzko informazioa bidaltzen ari gara etxez etxe, hainbat boluntario ari dira lanketa horretan.

Alde batetik, eskuorria prestatu dugu, NORK bozka dezakeen, ZER AGIRI behar diren bozkatzeko, NOIZ eta NON bozka daitekeen, eta BOZKA AURRERATUA nola egin daitekeen azaltzen da orriotan.

Bestetik, egunean bertan parte hartzeko boto paperak ere bidali ditugu. Galderei dagokienez, Boto paperean bi galdera daude:

  1. NAHI AL DUZU GAUR EGUNGO ESTATUS POLITIKOA ALDATZEA?
  2. NAHI AL DUZU EUSKAL ESTATU INDEPENDENTEA?

Galderei erantzuteko hiru aukera daude. BAI markatzea, EZ markatzea edota ZURI bozkatzea, boto papera zuri entregatuta.

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2017

GUREAN.EUS

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza