Eskuartean dugun erronka handia da: MAIATZAREN 7AN egingo dugun HERRI GALDEKETA hain zuzen ere. Bilatzen duguna ez da baiezkoa, edo ezezkoa, baizik eta parte hartzea, herritarrok zer nahi dugun esatea.
Hori dela eta, Elgoibarko talde, elkarte eta herritarrei laguntza eskatzen ari gara parte hartzea ahalik eta zabalena izan dadin.Batzuekin harremanetan jarriko gara, baina ezin izango dugu guztiengana iritsi. Hori dela eta honako ekimena jarri dugu abian: Eskertuko genuke talde, elkarte, lagun kuadrilla...prest egonez gero, TALDE ARGAZKI BAT ateratzea edo bideo labur bat grabatzea maiatzaren 7ko herri kontsultarekin atxikimendua erakutsiz. Jarri gurekin harremanetan edo bidali argazki/bideoa Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera. ANIMA ZAITEZTE!