Gure Esku Dago

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Elgoibarko Gure Esku Dago taldeak, Debabarrenako beste herriekin batera, estatus politikoaren gaineko herri galdeketa bultzatu nahi du, datorren urteko Udaberrian egingo litzatekeena.

Erabaki nahi dugula esatetik erabakitzera pasa nahi dugu.

Galdeketa egiteko hainbat pausu eman behar dira. Herritarron sinadurak bildu behar ditugu, galdera zein izango den adostu...

Datorren abenduaren 17an, aurkezpen txiki bat egin nahi dugu. Hainbat herritar lanean ibili dira azken hilabeteetan etorkizuneko galdeketako galdera adosteko eta galdera zein den aurkeztuko digute. Herritarron argazki bat aterako dugu eta sinadura bilketari hasiera emango diogu.

Ahal duzuen guztiori, datorren larunbatean, eguerdiko 13,00etarako Kultur etxe ingurura azaltzeko gonbitea luzatzen dizuegu!

Aurkezpenerako deialdia

 

Elgoibarko berbetia

San Bartolomeak 2019

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza