Kaixo, lagunok. Gerturatzen ari da ekainaren 21a, erabakitzeko eskubidearen aldeko egun handia, eta egun hori antolatzeko, zuen laguntza eske gatoz. Egun horretako antolakuntza lanetan lagunduko diguten mendaroarrak behar ditugu. Bide batez, esan, Anoetarako ekitaldirako sarrerak salgai dauzkagula dagoeneko.
Herriko koadrila biren ekimenez, oihalak margotzeko batu ginen zapatuan Mendaron zortzi koadrila, ehun lagun inguru. Zapatuan, hilaren 25ean, egingo dugun Joste Egunaren atarikoa izan zen. Lagunarte giro bikaina sortu zen, eta ziur gaude hurrengo zapatuan biribilduko dugula.
Herriko hainbat koadrila oihalak pertsonalizatzeko gelditu dira zapaturako. 11:00etan San Jose plazan batuko dira, nor bere oihala hartuta. Oihal horiek guztiak apirilaren 25eko Joste Egunean josiko ditugu. Gogoratu egun horretarako herri bazkaria antolatu dugula eta txartelak salgai daudela Txirristakan, Coviranen eta Morroskillon, 13 eurotan.
Oraindik zuen saretze txartela eskuratu ez baduzue, gogoratu gaur plazan izango garela 18:30etatik atzera oihalak eta saretze-txartelak banatzen. Bide batez, gogoratu apirilaren 25eko Joste Eguneko herri bazkarirako txartelak gaur arratsaldean jarriko ditugula saltzen, 13 euroan.
Euskal herritarron erabakitze eskubidearen alde indarrak metatzen jarraitzen dugu Gure Esku Dago mugimendukook. Erabakitzeko eskubidearen inguruan herritarren sare bat osatua dugu dagoeneko, baina sare hori zuen babesarekin handitzen, ehuntzen, joan nahiko genuke. Horretarako, tutoreen figura sortu dugu, orain arte iritsi ez garenengana ere iristeko. Tutore izatea nahi baduzu, irakurri azalpenak eta jarri gurekin harremanetan: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Gogoratu 'Jostunak' dokumentala eskainiko dugula gaur gauean Mendaron. San Agustin kulturgunean izango da emanaldia, 22:00etatik aurrera. Sarrera doan da. Era berean, saretze-txartela erosteko aukera ere izango da bertan.
Martxoaren 6an, Jostunak dokumentala eskainiko dugu Mendaron. San Agustin kulturgunean izango da emanaldia, 22:00etatik aurrera. Animatu, eta etorri ikustera. Ilusioaren garra indartzeko dokumentala da. Merezi du!