Gure Esku Dago Mendaro

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Kaixo, lagunok. Gerturatzen ari da ekainaren 21a, erabakitzeko eskubidearen aldeko egun handia, eta egun hori antolatzeko, zuen laguntza eske gatoz. Egun horretako antolakuntza lanetan lagunduko diguten mendaroarrak behar ditugu. Bide batez, esan, Anoetarako ekitaldirako sarrerak salgai dauzkagula dagoeneko.

Gipuzkoarrok Donostian elkartuko gara egun horretan, eta ari gara historikoa izan nahi duen egun hori lotzen. Debabarreneko herriok bi zeregin nagusi izango ditugu egun horretan, eta hauek dira guri, mendaroarroi, dagozkigun lanak.
Batetik, Debabarren osoan 80 pertsona batu behar ditugu orain arte herriz herri margoztu ditugun oihalekin kate handi bat osatzeko. 12:00etatik 12:30era osatuko dugu katea, baina hor lagundu nahi duenak 10:00etarako egon beharko du Donostian, antolakuntza lanak errazteko. Ondoren, kate hori bukatutakoan, furgoneta bi pasatuko dira oihal guztiak jaso eta Anoetara eramateko. Izan ere, oihal horiek erabiliko ditugu gero arratsaldeko ekitaldian hautetsontzi erraldoia osatzeko. Eta zuek, eguerdi partean kate hori osatzen lagundu duzuenok, barru-barrutik biziko duzue arratsaldekoa. Izan ere, zuek izango zarete ekitaldiko protagonistak. Horretarako, jakina, 14:00etarako Anoetan agertu beharko duzue, arratsaldean eginbeharrekoa ensaiatzeko.
Bestetik, material salmentarako jarriko diren postuetan laguntzeko jendea ere behar dugu. Mendaron, hamar lagun behar ditugu lan horretarako. Txandak zehaztu dituzte, eta hauxe da guri egokitu zaiguna: 17:00etatik 20:00etara.
Esan dizuegu hasieratik ere: laguntza eskean gatozkizue. Ekainaren 21ean antolakuntza lanetan laguntzeko modurik eta gogorik baldin baduzue, eskertuko genizueke gurekin harremanetan jartzea. Zinez eskertu ere!. Badakizue nortzuk garen, baina bestela hauxe duzue gurekin harremanetan jartzeko bidea: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.. Animatu, denon artean egin behar dugu handi ekainaren 21ekoa-eta! Aurreratzen dizuegu eguna ekitaldiz josita datorrela eta festa giroa ziurtatuta egongo dela. Milaka lagun zoriontsu batuko gara, elkarrekin bidea egiteko irrikaz gauden milaka lagun zoriontsu. ZATOZ!

Sanbartolomeak2019

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza