Gure Esku Dago Mendaro

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Herriko koadrila biren ekimenez, oihalak margotzeko batu ginen zapatuan Mendaron zortzi koadrila, ehun lagun inguru. Zapatuan, hilaren 25ean, egingo dugun Joste Egunaren atarikoa izan zen. Lagunarte giro bikaina sortu zen, eta ziur gaude hurrengo zapatuan biribilduko dugula.

2015 04 19 oihalakmargotzea

 

2015 04 19 oihalakmargotzea2

2015 04 25 gureeskudago

Egun osoko egitararaua antolatu dugu Joste Egunerako. 12:00etan ekingo diogu ospakizunari, Bizi-Poza txarangarekin. Gure Esku Dagoren kantua joko du estrainekoz Bizi-Pozak, jairako espreski, eta ondoren, kantu-kalejira izango dugu, herriko trikitixa taldekoekin eta abesbatzako neskekin. Ondoren, herri bazkaria izango da frontoian, 14:30ean, eta bazkalostean dantzarako ordua izango da. Dantza modernoa ikasten diharduten ikasleak igoko dira oholtzara, eta haren ondoren, 18:00etatik 21:00ak bitartean, erromeria izango da Dantzadi taldearekin.

Gogoratu bazkaritarako txartelak salgai daudela, 13 euroan. Coviranen, Txirristakan eta Morroskillon eskura ditzakezue, asteazkena baino lehen. Joateko asmoa duzuenok mesedez ez azken unera arte itxaron, antolakuntza lanak zailtzen dizkugulako.

Joste Eguna elkarrekin ospatu nahi dugulako, zatoz zu ere. Ekainaren 21ean egingo den jai handirako kamisetak ere jarriko ditugu salgai egun horretan.

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza