Gure Esku Dago Mendaro

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Ekainaren 21eko autobus zerbitzua indartuko du Euskotrenek. Albiste barruan dauzkazue zerbitzu berriak.

Ekainaren 21ean Donostian egingo dugun jai handira joateko autobusa antolatu dugu Mendarotik.

Bihar, ostirala, hilak 5, plazara irtengo gara berriz ere ekainaren 21erako materiala eta sarrerak saltzera.

Kaixo, lagunok. Gerturatzen ari da ekainaren 21a, erabakitzeko eskubidearen aldeko egun handia, eta egun hori antolatzeko, zuen laguntza eske gatoz. Egun horretako antolakuntza lanetan lagunduko diguten mendaroarrak behar ditugu. Bide batez, esan, Anoetarako ekitaldirako sarrerak salgai dauzkagula dagoeneko.

Herriko koadrila biren ekimenez, oihalak margotzeko batu ginen zapatuan Mendaron zortzi koadrila, ehun lagun inguru. Zapatuan, hilaren 25ean, egingo dugun Joste Egunaren atarikoa izan zen. Lagunarte giro bikaina sortu zen, eta ziur gaude hurrengo zapatuan biribilduko dugula.

2015 04 19 oihalakmargotzea

 

2015 04 19 oihalakmargotzea2

Herriko hainbat koadrila oihalak pertsonalizatzeko gelditu dira zapaturako. 11:00etan San Jose plazan batuko dira, nor bere oihala hartuta. Oihal horiek guztiak apirilaren 25eko Joste Egunean josiko ditugu. Gogoratu egun horretarako herri bazkaria antolatu dugula eta txartelak salgai daudela Txirristakan, Coviranen eta Morroskillon, 13 eurotan.

Oraindik zuen saretze txartela eskuratu ez baduzue, gogoratu gaur plazan izango garela 18:30etatik atzera oihalak eta saretze-txartelak banatzen. Bide batez, gogoratu apirilaren 25eko Joste Eguneko herri bazkarirako txartelak gaur arratsaldean jarriko ditugula saltzen, 13 euroan.

Gida komertziala

Gida komertziala 2017

 

GUREAN.EUS

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

RSS harpidetza