Gaztelekua

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Uda honetan Elgoibarko Nerabe Zerbitzutik hiru eguneko eskaintza antolatu dugu 2010ean jaiotako nerabeentzat eta izen-ematea zabalik dago.

 2022-23 ikasturtetik aurrera 2010ean jaiotako nerabeek gaztelekuan parte hartzeko aukera izango duten arren, uda honetan ere zerbitzua eta hezitzaileak ezagutu eta bertako ekintzetaz gozatu ahalko dute. Ekintza guztiak doakoak izango dira eta nerabe bakoitzak nahi beste egunetan izena eman ahalko du, egun bakoitzeko plazak mugatuak izango direlarik. 

 Hiru ostiraletan izango dira ekintzak. Ekainaren 24an 11:30etik 15:00etara gaztelekuan sukaldaritza tailerra egongo da eta ondoren parte hartzaileek bertan bazkalduko dute. Uztailaren 8an mahai jolasetan eta bideo-jokoetan ibiliko gara 10:30 eta 13:00 bitartean. Azkenik, uztailaren 15ean ordu berdinean, eskulan ezberdinak egiteko eta hainbat jolasetan aritzeko aukera egongo da (ping pong-a, futbolina, dardoak…). 

Gaztetxokuak

 Izen  ematea honako loturan egin daiteke https://labur.eus/efFa6 , telefonoz harremanetan jarriz edo lokalera bertaratuta.

 Informazio gehiago behar izanez gero, hauek dira harremanetarako bideak:

  • Telefonoa: 943743228
  • Whatsapp-a: 628170330
  • e- posta: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
  • Instagram-a: @elgoibarkogaztelekua

-Gaztelekuko hezitzaileak-

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza