Gaztelekua

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Nerabe Zerbitzutik hainbat ekintza berezi antolatu ditugu nerabeekin batera, udaberriko oporraldira begira.

Azken asteetan adinaren arabera egindako bileretatik atera diren proposamenetan oinarrituriko programaketa berezia diseinatu da gaztelekutik. Apirilaren 9tik 13ra eta 19tik 24ra izango dira oporraldiko ekintzak eta honakoak dira:

  • Apirilak 9: beldurrezko Ihes Gela Bilbon. 2004 – 2007 artean jaiotakoentzat. 
  • Apirilak 10: Zumaian surfa. Adin guztientzat. 
  • Apirilak 11: Salting Iruñean. 2009an jaiotakoentzat. 
  • Apirilak 12: Lasertag Donostian. 2007an jaiotakoentzat. 
  • Apirilak 13: Paintball Zornotzan. 2008 eta 2009an jaiotakoentzat. 
  • Apirilak 19: Soka zirkuitua Donostian. 2008an jaiotakoentzat. 
  • Apirilak 20: Parkour ikastaroa Bilbon. Adin guztientzat. 
  • Apirilak 21: Errealitate birtualeko jokoak Bilbon. 2004 – 2007 artean jaiotakoentzat. 
  • Apirilak 22: Ihes Gela Zarautzen. Adin guztientzat. 
  • Apirilak 23: Zumaian surfa. Adin guztientzat. 
  • Apirilak 24: Badminton Txapelketa gaztelekuan (17:00-20:00).  

Ekintzetan izena emateko epea irekita dago eta honetarako azken eguna, martxoak 18a izango da. Irteeretan parte hartzeko beharrezkoa izango da ekintza bakoitzaren izen-emate fitxa betetzea (gaztelekuan bertan eska daiteke), dagokion ordainketa egitea, eta guztia gaztelekuan entregatzea. Ekintza bakoitzak plaza kopuru konkretu bat dauka eta izen-emate ordena errespetatuko da plazak esleitzerako orduan. Irteerei dagozkien prezioak hurrengo irudian ikus daitezke.

Ekintza guztien kartela

Informazio gehiago behar izanez gero, hauek dira harremanetarako bideak:

943743228
628170330
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Instagram: @elgoibarkogaztelekua

-Gaztelekuko hezitzaileak-

Argazki lehiaketa

2022 Argazki Lehiaketa

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza