Gaztelekua

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Udaberriko oporraldia gerturatzen ari da eta ekintza bereziak egiteko asmoa dugu. Hauen antolaketarako hainbat asanblada egingo dira Gaztelekuan.

Eskaintza parte hartzailea izan dadin, nerabeen nahiak kontuan hartu eta beraiekin elkarlanean sortutako planak egingo ditugu. Horretarako, adinka banatutako asanbladak antolatu ditugu Gaztelekuko lokalean. Bertaratzeko aukerarik ez dutenek, sare sozialen bidez, telefonoz edo Gaztelekuko lokalera gerturatuta ere izango dute beraien iritzia emateko aukera. 

Honakoak dira asanbladen datak:

Otsailak 17 -18:00 → 2009an jaiotakoentzat

Otsailak 18 - 18:00→ 2008an jaiotakoentzat

Otsailak 18 - 19:30 → 2006an jaiotakoentzat

Otsailak 25 - 18:00 → 2007an jaiotakoentzat

Otsailak 25 - 19:30 → 2004/2005ean jaiotakoentzat

Norbaitek beste adin tarte bateko asanbladan parte hartu nahiko balu, taldearekin erosoago sentitzen delako, hezitzaileoi adierazita nahikoa izango da.

UDABERRIKO ASANBLADAK COLLAGEA KOMUNITATEA

-Gaztelekuko hezitzaileak-

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza