Gaztelekua

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Ekintzaz betetako uda baten ostean, martxan gara berriz.

Ekaina-uztaila bitartean plan mordoa egin ditugu talde ezberdinekin. Bilbo eta Donostiara egunpasak, paddle surfa eta surfa Zumaian, kayak-a Orion, paintball-a Zornotzan, zaldi ibilaldia Lasturren, skate eta akrobaziak Barakaldoko On Gravity-n, ihes gela Zarautzen, zuhaitz parkea Igeldon, urpekaritza Mutrikun, animalien babeslekura bisita Usurbilen, ginkanak, truke jolasak eta tailerrak egin ditugu, besteak beste. 

Untitled design

Irailera begira planak egiteko gogotsu gaude eta egutegi bat osatu dugu. Bertan, hainbat ekintza planteatu ditugu, baina proposamen berriak  jasotzeko desiatzen gaude.

 

IRAILA 2021 

Gaztelekuko lokalari dagokionez, covid egoerari dagozkion babes neurriak errespetatu beharko dira: maskararen derrigorrezko erabilera, eskuen eta oinetakoen desinfekzioa, pertsonen arteko distantzia eta aforoa.

Bestalde, ezinbestekoa izango da arduradunek sinaturiko izen-emate fitxa beteta izatea lokalera sartzeko eta ekintzetan parte hartzeko. Aurreko ikasturtean fitxa hori bete zuten nerabeek ez dute berriz bete beharko eta 17 urtera arte izango dute bertaratzeko aukera. Parte hartzaile berriei dagokienez, udal webgunean (https://elgoibar.eus/pdf/Gazteleku-euskaraz.pdf) deskargatu dezakete edo gaztelekuan bertan eskuratu. 

Edozein zalantza izanez gero, gaztelekuko hezitzaileokin harrematen jar zaitezkete whatsapp, email, instagram edo telefono bidez.

Tlf/Whatsapp-a:943743228/ 628170330

Emaila: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Instagram-a:@elgoibarkogaztelekua

Argazki Lehiaketa 2021

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza