Gaztelekua

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Elgoibarko Nerabe Zerbitzutik udarako eskaintza oparoa antolatu dugu. 2003-2008 urteen artean jaiotako nerabe orok izango du parte hartzeko aukera eta irteera eta tailer ezberdinetan izen emateko prozesua martxan da.

Plan horiez gain, "Udako planak" izeneko programa sortu da prozesu parte hartzaile baten bidez nerabe talde ezberdinekin. Udako eskaintza guztia ekaina eta uztaila bitartean gauzatuko da.

Guztira hamaika ekintza daude aukeran, tailer eta irteeren artean: maskara, antzerki, slackline, kaja eta motxila tailerrak, zaldi ibilaldiak, laser gunera irteera, Mundakara bidaia, kayak jaitsiera Oria ibaian, Ongravityra irteera eta surf ikastaroa.

Udako triptikoa 1

Tailerrei dagokienez, hauek, goizetan izango dira. Inskripzioa ekainaren 13ra arte izango da eta aurrez aurre egin beharko da gaztelekuan. Tailer bakoitzak plaza kopuru konkretu bat dauka eta izen-emate ordena errespetatuko da plazak esleitzerako orduan.

Irteerei dagokienez berriz, izen-ematea online egin beharko da eta horretarako azken eguna ekainaren 6an, igandean izango da. Plan guztiak egun batekoak izango dira, surf ikastaroa izan ezik. Azken hau bost egunekoa izango da. Irteera bakoitzak 18 plaza izango ditu eta lehentasuna izango dute aurrez “Udako Planak” programan izena eman ez duten nerabeek, nahiz eta plaza kopuruan aldaketak egon daitezkeen momentuko legediaren arabera. Parte hartzeko, jarduera bakoitzaren irudiaren alboan aurki daitekeen QR-aren bitartez edo ondorengo loturetan sartuz datuak bete beharko dira. Ekainaren 9an esleituko dira plazak eta ondoren, parte hartzaile bakoitzari ordainketa egiteko informazioa bidaliko zaio.

Udako triptikoa 2

Ekintzak

Prezioei dagokienez, tarifa orokorraz gain deskontu ezberdinak aplikatuko dira, irudian ikus daitekeen moduan.

Informazio gehiago behar izanez gero, hauek dira harremanetarako bideak:

943743228
628170330
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Instagram: @elgoibarkogaztelekua

-Gaztelekuko hezitzaileak-

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza